Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2011/04/29

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2011ko apirilaren 20an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


24.- BERMEOKO UDALEKU IREKIAK 2011 ZERBITZUA EMOTEKO KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

Bermeoko Udaleku Irekiak 2011 zerbitzua emoteko kontratua behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Azkeneko urteetan Udaleku Irekiak antolatu dira Bermeon, eta harrera oso ona izan dabe herritarren artean. Gazte Planak bultzatzen dauen jarduera bat da.

Bigarrena: 2011ko martiaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak Udaleku Irekien zerbitzua emoteko zerbitzu kontratuari jagokozan administrazino baldintzak eta baldintza teknikoak onartu dauz.

Hirugarrena: 2011ko martiaren 24an Aisilan XXI-ek (Kultiba Cambios Culturales), Batun-Batun Aisialdi Kultur Elkarteak eta MB2000 Zerbitzu Soziokulturalak publizidade bako prozedua negoziatuan parte hartzeko gonbidapenak jaso dabez.

Argudioak

Lehenengoa: 2011ko apirilaren 1ean Aisilan XXI-ek (Kultiba Cambios Culturales) uko egin deutso parte hartzeari.

Bigarrena: 2011ko apirilaren 7an Batun-Batun Aisialdi Kultur Elkarteak proposamena aurkeztu dau.

Hirugarrena: 2011ko apirilaren 11n MB2000 Zerbitzu Soziokulturalak alkarteak proposamena aurkeztu dau.

Laugarrena: Jasotako dokumentazinoa aztertuta, MB2000 Zerbitzu Soziokulturalak alkarteak aurkeztutako proposamena prozesutik kanporatzea erabagi dau Adituen batzordeak, erabagi horren arrazoia ondorengoa izanik:

Sektore Publikoko Kontratuen 30/2007 Legeko 129. artikuluak xedatzen dauenaren arabera, “lizitatzaileen proposamenak, sekretupekoak izango dira, lizitazino publikoko egunera arte”.

Hori holan, baldintza agirietan jasoten zan legez, parte hartzaileek, kartazal zarratu bi aurkeztu behar ebezan, bata, dokumentazino orokorra jasoten ebana eta, bestea, proposamen ekonomikoa jasoten ebana.

MB2000 alkartearen kasuan, ez dau ezelango kartazalik aurkeztu eta, eskaintzea agirian aurkeztu dau, sekretua gordeteko ezinbesteko baldintzea apurtuta. Hori holan, kanporatu egin behar da.

Bosgarrena: Batun-Batun Aisialdi Kultur Elkartearen proposamenak baldintza agirietan eskatutako guztia beteten dau; halanda ze, aurrera jarraitu dauen proposamen bakarra da.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Udaleku Irekiak 2011 zerbitzua emoteko zerbitzu kontratua Batun-Batun aisialdi kultur alkarteari esleitzea.

BIGARRENA: Udaleku Irekien kontratua 28.350 €-an esleitzea, BEZa (% 8) kanpo. BEZari jagokon zenbatekoa 2.268 €-koa da. Guztira: 30.618 €.

HIRUGARRENA: Enpresa esleituari, aitutatutako esleipen horren indarrez, segidan adierazoten diran jarduketak egin beharko dauzala jakinarazotea:

• Behin betiko bermea jarri (1.417,50 €) eta kontratua, administrazino kontratu bidez formalizetea.

• Jarduketa horreek egiteko epea hamabost egunekoa izango da, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.



Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2011ko apirilaren 29an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0