Udala

Faseak

Iragarkia

2011/04/14

Udal honek hurrengo Pleguak onartu dituela jakinarazten da:

1. Erakunde esleipen emailea:

a. Erakundea: Bermeoko Udala.
b. Espedientearen izapidetzailea: Idazkaritza Saila.
c. Espediente zenbakia: ID-11-064

2. Kontratuaren xedea:

a. Zehaztapena: Bermeoko Udalaren, bere menpeko Erakunde Autonomoen eta BERUALAren aholkularitza juridikoa eta edozein auzitan defentsa burutzeko zerbitzua kontratatzea.
b. Zerbitzuaren ezaugarriak: Baldintza teknikoetan zehazten direnak.
c. Burutzeko epea: Bi (2) urte, beste urte birako luzatu daikeena.

3. Tramitazioa, eta prozedura

a. Tramitazioa: Ohikoa.
b. Prozedura: Irekia.

4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua

Kontratu honen mota izaerarekin bat etorriz lehiatzaileek kontratuaren barneko zerbitzu bakoitzeko proposatu beharko dute. Horren ondorioz, ez da prezio osoa finkatzen, prezio estimatua baino, hau da, 174.091,38 €, BEZa kanpo. BEZari dagokion zenbatekoa 31.336,45 €-koa izango da.

5. Bermeak:

a. Behin-behineko bermea: Kontratu honen prezio estimatuaren %2a izango da, BEZ kanpo.
b. Behin-betiko bermea: Kontratu honen prezio estimatuaren %5a izango da, BEZ kanpo.

6. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:

a. Erakundea: Bermeoko Udala (Berhaz)
b. Helbidea: Ertzilla kalea 6 – 8
c. Herria eta posta kodea: Bermeo 48370
d. Telefonoa: 94 617 91 91
e. Faxa:94 688 23 12
f. E-Mail-a: berhaz@bermeo.org
g. Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko azken eguna.

7. Esleipendunak betebeharreko baldintza bereziak:

Plegu teknikoetan finkatzen diranak.

8. Proposamenen aurkezpena:

a. Lekua: BERH@Z Bulegoa, Ertzilla kalea 6-8 48370 BERMEO.
b. Orduak: Astelehenetik barikura 08:30-14:30. Martitzenetan eta eguenetan 16:30 – 19:00. Larunbatetan 10:00 – 13:00.
c. Epea: Egutegiko hamabost (15) eguneko epean, lizitazio iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
d. Aurkezteko beharrezko dokumentazioa: Administrazio baldintza zehatzen orrietan zehazten dena.

9. Esleipena:

Proposamenak, eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta gero, hilabeteko epean gehienez irekiko dira Kontratazio Mahaia erabakitako egunean eta orduan.

Behin-behineko esleipena gehienez bi hilabeteko epean egingo da, proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.

10. Esleipen irizpideak:

Prezioa: % 55
Aurkeztutako lan proiektuaren ezaugarriak eta planteamendu orokorra: % 10
Emango diren zerbitzuak: % 15
Kontratu honetarako jarriko diren giza-baliabideak: % 10
Beste hobekuntza batzuk: % 10




Bermeon, 2011ko martxoaren 31n.

ALKATEA


Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0