Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2011/03/30


JAKINARAZPENA



2011ko martxoaren 11an Kirol Patronatuko Batzordeak erabaki hau hartu dauela jakinarazoten deutsut:


Xedea

Artza Udal Frontoiko Taberna eta Kantxaren zerbitzua ematearen behin behineko esleipena.

Aurrekariak

Bakarra: 2011ko martxoaren 1ean Artza Udal Frontoiko taberna eta kantxaren zerbitzua ematearen proposamenak aurkezteko epea amaitu zan eta hiru proposamen egon dira.

Argudioak

Bakarra: Kontratua esleitzeko irizpideak jarraitu ondoren puntuaketa honela geratu da:
Manuel Gutierrez Rodriguez 67 puntu
Markel Rodriguez Narbarte 66.68 puntu
Garaitz Mallabiabarrena Mujika 66.35 puntu

Erabakia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabaki da:

LEHENENGOA: Manuel Gutierrez Rodriguez Jªri Artza Udal Frontoiko Taberna eta kantxaren zerbitzua ematearen behin behineko esleipena egitea.

BIGARRENA: Esleipendunari jakinarazotea, 15 eguneko epean, 600 euroko bermea ipini beharko dauala. Horrela egin ezean, behin behineko esleipena bertan behera geratuko da.

HIRUGARRENA: Erabagi hau kontratugilearen profilean argitaratu eta parte hartzaileeri jakinarazotea.

Erabagi honen aurka aurkeztu ahal dozuzan errekurtsoak:

Erabagi hau administrazino bidea amaitzen dauen egintzea da, eta hartutako erabagia onartu barik dagoan akta batean dago, behin betiko onespena emon arte. Beraz, erabagiagaz konforme ez bazagoz/e errekurtso honeek aurkeztu zeink(i)ez:

• UDALEAN: Berraztertze errekurtsoa1
- Gura izan ezkero, eta Administrazinoagazko auzi errekurtsoa aurkeztu baino lehen berraztertze errekurtsoa aurkeztu zeinkio/e ebazpena emon dauen organoari.
- Horretarako hilebeteko epea daukazu/e jakinarazpen hau hartu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

• EPAITEGIAN: Administrazinoagazko auzi errekurtsoa2
- Bi hilabeteko epea daukazu/e errekurtso hau aurkezteko, erabagi honen jakinarazpena hartu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioagazko Auzietarako Epaitegira jo beharko dozu/e.

Dana dala, zure/zuen eskubideak babesteko egoki deritxazu(e)n beste edozein egintza be eroan ahal dozu aurrera, edota beste errekurtsoren bat be aurkeztu ahal izango dozu/e, beti be legeak horretarako aukerea emoten badeutsu/e.


Honen guztiaren barri emoten deutsu(e)t jagokozan ondorioetarako.

Bermeon, 2011ko martxoaren 17an

IDAZKARIA


Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0