Udala

Faseak

KONTRATUAREN ESLEIPENA

2008/08/28

1157. ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA



Gaia: Papera eta kartoia biltzeko kontratuaren esleipena

Xedea

Papera eta kartoia biltzeko kontratuaren esleipena.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2008ko ekainaren 18an kontratua bideratzeko baldintza tekniko eta administratiboak onetsi ziran eta Gobernu batzordeak onartu ebazan.

Bigarrena: 1042. Alkatetza Dekretu bidez, kontratua behin behingoz CESPA, SA enpreseari esleitzea erabagi zan eta erabagia, kontratugilearen profilean argitaratu eta parte hartzaileeri jakinarazo jaken.

Hirugarrena: Behin behingo esleipenaren kontrako erreklamazinorik ez da egon eta, emondako epearen barruan, CESPA SA enpreseak, behin betiko bermea ezarri tau.

Argudioak

Bakarra: Prozedurearen pauso guztiak burutu ondoren, behin betiko esleipena egin beharra dago.

Erabagia

Hori dala eta, honakoa ERABAGI DOT:

LEHENENGOA: Papera eta kartoia gaika biltzeko kontratua CESPA, S.A. enpresari behin-betiko esleitzea urte birako. Kontratuaren prezio osoa 25.445,62 € + 1.781,19 € BEZ = 27.226,81 € /urtero izango da.

BIGARRENA: Erabaki hau, kontratugilearen profilean argitaratzea eta parte hartzaileeri jakinarazotea.

Bermeon, 2008ko Abuztuaren 28an
ALKATEA

NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARI A

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0