Udala

Faseak

BEHIN BEHINGO ESLEIPENA

2008/08/22

1118. ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA



Gaia: Arene udal kiroldegian, 15 kW-ko potentziako eguzki instalazino fotoboltaikoak jartzeko kontratuaren behin behingo esleipena.


Xedea

Arene udal kiroldegian, 15 kW-ko potentziako eguzki instalazino fotoboltaikoak jartzeko kontratuaren behin behingo esleipena.


Aurrekariak

Lehenengoa: 2008ko ekainaren 18an, Tokiko Gobernu batzarrak, udal kiroldegian 15 KW-ko eguzki instalazino fotoboltaikoaren hornidura kontratua esleitzeko prozedura ireki bidezko administrazino baldintza zehatzen orriak eta baldintza teknikoen orriak onartzea eta deialdia kaleratzea erabagi eban.

Bigarrena: Lizitazinoan parte hartzeko iragarkia, 2008ko uztailaren 21eko BAOn eta Bermeoko Udalaren web orrian argitaratu zan eta, proposamenak aurkezteko epea, abuztuaren 7an bukatu zan.

Hirugarrena: Proposamenak aurkeztu dabezan enpreseak honeek izan dirA:

-IGOAN SOLAR
-EKISOLAR
-BIKOTE SOLAR
-INDARSUR

Laugarrena: 2008ko abuztuaren 19an, eskaintzen inguruko balorazino teknikoa egin zan.


Argudioak

Lehenengoa: Balorazino teknikoaren arabera, puntuazinoen taula holan geratu da:





Enpresea
Potentzia
(Wp) Prezio
Zuzendua
(€7Wp) Eskaintza
Ekonomikoa
(%50)
0-5 Bermeak eta mantenua
(%25)
0-5 Alderdi
Teknikoak
(%25)
0-5 Ebaluapen
Orokorra
0-5
IGOAN SOLAR 17.280 5,123 3,0 4,0 2,0 3,0
EKISOLAR 17.280 5,789 1,0 4,0 4,5 2,6
BIKOTE SOLAR 17.820 5,201 3,0 5,0 2,0 3,3
INDARSUR 16.800 5,168 3,0 3,0 3,0 3,0


Bigarrena: 2008ko abuztuaren 19an izandako batzarran, Kontratazino mahaiak, balorazino tekniko horren arabera, kontratua, puntu gehien atara dauzan parte hartzaileari behin behingoz esleitzeko proposamena egin eban.


Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, honako hau ERABAGI DOT:

LEHENENGOA: Arene udal kiroldegian, 15 kW-ko potentziako eguzki instalazino fotoboltaikoak jartzeko kontratuaren behin behingo esleipena, geratu puntu gehien atara datzan parte hartzailearen alde egitea, hau da, BIKOTE SOLAR, egin dauan eskaintzaren arabera.

BIGARRENA: BIKOTE SOLAR enpreseari jakinarazotea, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 15 eguneko epean, konpultsatu barik daukazan agiriak (halan izatekotan) konpultsatu beharko dauzala eta behin betiko bermea jarri beharko dauala, horrela egin ezean, behin behineko esleipena bertan behera geratuko dalarik.

HIRUGARRENA: Erabagi honen barri parte hartzaile daneri emotea.


Bermeon, 2008ko Abuztuaren 21ean
ALKATEA




NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARIA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0