Udala

Faseak

BEHIN BETIKO ESLEIPENA

2010/09/06

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko irailaren 2an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


9.- ZARRAGOITXIKO ARGITERIA BARRIZTATZEKO OBRA KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Zarragoitixiko argiteria barriztatzeko obra kontratua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2010eko uztailaren 14an Tokiko Gobernu Batzarrak Zarragoitixiko argiteria barriztatzeko obra kontratua behin-behinekoz esleitzea erabagi eban.

Bigarrena: 2010eko uztailaren 19an behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Argudioak

Bakarra: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da alegaziorik ez erreklamazinorik jaso. Bestalde, behin-behinekoz proposatutako esleipendunak emondako epearen barruan bete dauz beraren eginbeharrak, eta, ondorioz, legezko urrats guztiak bete dira behin-behineko esleipena behin betiko bihurtzeko.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Zarragoitixiko argiteria barriztatzeko obrea behin betiko esleitzea, era honetan:

ENPRESEA: ELEKTRIKA BASTERRETXEA, SL (IFZ: B95190260)
PREZIOA: 138.914,48 euro (BEZa kanpo). BEZari jagokon zenbatekoa 25.004,60 €-koa da. Guztira, 163.919,08 €.
EXEKUZINO EPEA: Hilebete.


BIGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea hamar (10) laneguneko epean, behin betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko dauela, eta holan egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko irailaren 6an.


ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0