Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2010/08/19

933. ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA


KALIDADEKO EREDUEN ARABERA, UDALAREN FUNTZIONAMENDUA HOBETZEKO ZERBITZU KONTRATUAREN BEHIN BETIKO ESLEIPENA

Xedea

Kalidadeko ereduen arabera udalaren funtzionamendua hobetzeko zerbitzu kontratuaren behin betiko esleipena.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2010eko uztailaren 7an Tokiko Gobernu Batzarrak baldintza tekniko eta administratiboak onetsi ebazan.

Bigarrena: Hiru enpresari kontratazino honetan parte hartzeko gonbiteak bialdu jakez, Sektore Publikoaren Kontratuen 30/2007 162.1. artikuluaren arabera. Batik bat: SIC, SA, AZARO FUNDAZIOA, ESTRATEGIA LOCAL.

Hirugarrena: 2010eko uztailaren 21ean izandako batzarrean Tokiko Gobernu batzarrak Sic, SA enpreseari kontratua behin behinekoz esleitzea erabagi eban.

Laugarrena: 2010eko uztailaren 26tik abuztuaren 13ra, -behin betiko esleipen proposamena egiten dan eguna- Bermeoko web guneko Kontratugilearen Profila deitzen dan atalean iragarri da.

Bosgarrena: 2010eko abuztuaren 10ean, SIC S.A. enpreseak behin betiko fidantza jarri eban, erabagian jasota agertzen zan moduan eta Diruzaintzan, 1.652,54€ gordailatu dira.

Argudioak

Bakarra: Sektore Publikoaren Kontratuen 30/2007 Legeak eraentzen dauzan betekizun guztiak jarraitu dira; behin betiko esleipena burutu daiteke.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, honako hau erabagi dot:

LEHENENGOA: Kalidadeko ereduen arabera udalaren funtzionamendua hobetzeko zerbitzu kontratuaren behin betiko esleipendun SIC,SA enpresea izendatzea.

BIGARRENA: Kontratua 39.000,00 €tan esleitzea. Prezioa, 33.050,85€- eta BEZa 5.949,15 €.

HIRUGARRENA: Enpresa esleituari, esleipen horren indarrez, segidan adierazoten diran jarduketak egin beharko dauzala jakinarazotea:

• 10 egun balioduneko epean, administrazino honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko. Epea, behin betiko esleipena jakinarazten dan eguneko biharamunetik zenbatzen hasiko da.

Behin betiko esleipena, Bermeoko web guneko “Kontratugilearen Profila” deitzen dan atalean publikatuko da.

Esleipendunaren erruagatik kontratua formalizatu gabe geratzen bada, Administrazioak bertan behera utzi ahal izango dau kontratua, interesduna entzun eta gero, eta kalte–galerak ordainduko dira.



Bermeon, 2010eko abuztuaren 19an
ALKATEA


NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARIA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0