Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2010/08/06

889. ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA


Xedea

Lourdesko eskailerak urbanizatzeko obra kontratuaren behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2010eko ekainaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak Lourdesko eskailerak urbanizatzeko obrak egiteko 138.478,91 €-ko proiektua eta administrazio baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Bigarrena: Aitatutako kontratazio publizitate gabeko prozedura negoziatuaren bidez egin da eta kontratazio prozeduran parte hartzeko Construcciones Pagola, Leandro Gomez SLU, Etxegintza Lupategui SL, Construcciones Antonio Hidalgo, Talaiber SL eta Luis Graña enpresak gonbidatu dira, ondoko emaitzarekin:

• CONSTRUCCIONES PAGOLA: Epez kanpo aurkeztu du.
• LEANDRO GOMEZ SLU: Ez du eskaintzarik aurkeztu.
• ETXEGINTZA LUPATEGUI SL: Emandako epe barruan aurkeztu du.
• CONSTRUCCIONES ANTONIO HIDALGO: Epez kanpo aurkeztu du.
• TALAIBER SL: Emandako epe barruan aurkeztu du.
• LUIS GRAÑA: Ez du eskaintzarik aurkeztu.

Argudioak

Lehenengoa: 2010ko abuztuaren 5ean epe barruan jasotako proposamenak aztertu dira eta ETXEGINTZA LUPATEGUI, SL enpresaren proposamena baldintza administratiboekin bat ez datorrela ikusi da, izan ere, diru proposamena (“B” kartazala) kontratatzeko gaitasuna eta kaudimenari buruzko dokumentazioarekin (“A” kartazala) gutun-azal berberan aurkeztu du, administrazio baldintza-agiriko 18. atalak xedatzen duenaren kontra:

“Lehiatzaileek bi kartazal (A eta B) aurkeztu beharko dituzte itxita. “A” kartazalaren azpititulua hau izango da: “KONTRATATZEKO GAITASUNA ETA KAUDIMENA”. Hona hemen “A” kartazalean aurkeztu beharreko agiriak: (…).

“B” kartazalaren azpititulua hau izango da: “DIRU-PROPOSAMENA”. Hona hemen “B” kartazalean aurkeztu beharreko agiriak:



a) Proposamen bakarra, eskaintzaileak edo aurkezten duen pertsonak sinatuta, administrazio-klausula partikularren Pleguaren I Eranskin gisa agertzen den ereduaren arabera idatzita (…)”.

Hori dela eta, ETXEGINTZA LUPATEGUI, SL enpresak kontratazio prozeduratik kanporatu behar da.

Bigarrena: Bestalde, TALAIBER, SL enpresaren kontratatzeko gaitasuna eta kaudimenaren dokumentazioa egokia dela egiaztatu da. Hala ere, “B” gutun-azala aztertu eta gero diru proposamenaren dokumentazioa onartutako baldintzekin bat datorrela egiaztatu da.

Erabagia

Aurreko guztia kontuan hartuta, honako hau ERABAGI DOT:

LEHENENGOA: ETXEGINTZA LUPATEGUI, SL enpresak aurkeztutako proposamena plegu administratiboarekin bat ez datorrela deklaratzea eta, beraz, kontratazio prozeduratik kanporatzea.

BIGARRENA: Lourdesko eskailerak urbanizatzeko obra kontratua TALAIBER, SL enpresari behin-behinekoz esleitzea, era honetan;

• Obraren prezioa: 115.347,02 €-an (BEZ barik). BEZari dagokion zenbatekoa 20.762,46 €-koa da (Guztira: 136.109,48 €).
• Obra egiteko epea: Zazpi (7) aste.


HIRUGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinaraztea behin-betiko esleipena egin ahal izateko jarraian adierazten diren jarduketak egin beharko dituela:

• Eskatutako dokumentazio orokorraren artean konpultsatu barik aurkeztu diren agiriak, behar bezala kautotuta edo egiaztatuta aurkeztu, batik bat:

- Dagokion Erregistro publikoan behar bezala erregistratutako eskritura edo eratze dokumentua, estatutuak edo sortze data.
- Administrazioarekin kontratatu ahal duela egiaztatzen duen eskritura edo ziurtagiria, proposamena sinatzen duenaren alde.
- Arduradunaren NAN.

• Behin betiko bermea jarri (5.767,35 €).




Horretarako hamabost (15) laneguneko epea izango du, erabakiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta halan egin ezean, behin-behineko esleipena bertan behera geratuko da.




Bermeon, 2010eko abuztuaren 6an
JARDUNEKO ALKATEA

NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARIA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0