Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2010/08/04

873. ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA


Xedea

Errenta Saileko tolesgailua renting bidez hornitzeko kontratua behin betiko esleitzea.

Argudioak

Bakarra: 2010eko maiatzaren 19ko 47. erabagi bidez, Tokiko Gobernu Batzarrak, kontratu hau behin-behinekoz esleitzea onartu eban Areak SL enpresearen alde.

Bigarrena: 2010eko uztailaren 13an behin-behineko esleipena Bermeoko Udaleko web orriko kontratugilearen profilean argitaratu zan

Hirugarrena: Lizitatzaileei emondako epearen barruan ez da ezelako alegazinorik aurkeztu.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, honako hau erabagi dot:

LEHENENGOA: 2010-63 hornidura kontratua behin betiko esleitzea Areak SL enpreseari, era honetan:

Xedea: Errenta Saileko tolesgailua renting bidez hornitzea. Welltec Systems-Postmate V marka eta modelokoa.
Epea: Berrogeta zortzi (48) hilebete.
Kontratu prezioa: 138 €/hilebete + BEZ

BIGARRENA: Enpresea esleipendunari jakinarazotea hamar (10) laneguneko epean, behin-betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko dauela, eta horrela egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.


Bermeon, 2010eko abuztuaren 3an
JARDUNEKO ALKATEA



NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARIA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0