Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2010/08/04

MIGUEL ANGEL HURTADO PEDROSO jaunak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko ekinaren 9an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


2.- ZUBIAUR TAR KEPA KALEKO ESKILARAK KONPONTZEKO PROIEKTUAREN IDAZKETA LANAK BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Zubiaur tar Kepa kaleko eskilarak konpontzeko proiektuaren idazketa lanak esleitzeko kontratua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2010eko maiatzaren 5ean Tokiko Gobernu Batzarrak Zubiaur tar Kepa kaleko eskilarak konpontzeko proiektuaren idazketa lanak behin-behinekoz esleitzea erabagi eban.

Bigarrena: 2010eko maiatzaren 11n behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Argudioak

Bakarra: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da alegaziorik ez erreklamazinorik jaso. Bestalde, behin-behinekoz proposatutako esleipendunak emondako epearen barruan bete dauz beraren eginbeharrak, eta, ondorioz, legezko urrats guztiak bete dira behin-behineko esleipena behin betiko bihurtzeko.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Zubiaur tar Kepa kaleko eskilarak konpontzeko proiektuaren idazketa lanak (zerbitzu honen barruan exekuzino proiektua, obrak gauzatzeko behar diran dokumentu guztiak eta obren zuzendaritza fakultatiboa dagoz) behin betiko esleitzea, era honetan:




ENPRESEA: PABLO BASTERRETXEA ASTORKIZA (DNI: 72252745Q)
PREZIOA: 13.300 euro (BEZa kanpo). BEZari jagokon zenbatekoa 2.080 €-koa da. Guztira, 15.380 €.
EXEKUZINO EPEA: Hilebete. (Obren zuzendaritza fakultatiboaren epea, obrak iraun bitartekoa izango da).
OBRA HONETAN LAN EGINGO DABEN LANGILEAK: langile 1 (ez da langabeziatik kontratautakoa langilerik egongo)


BIGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea hamar (10) laneguneko epean, behin betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko dauela, eta holan egin ezean udalak kontratua bertan behera itzi ahal izango dauela.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko ekainaren 15ean.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0