Udala

Faseak

BEHIN BETIKO ESLEIPENA

2010/07/26

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko uztailaren 21ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


2.- 7.3 EXEKUZINO UNIDADEAN APARKALEKUA EGITEKO OBRA KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

7.3 exekuzino unidadean aparkaleku bat egiteko obra kontratua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2010eko bagilaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak 7.3 exekuzino unidadean aparkaleku bat egiteko obra kontratua behin-behinekoz esleitzea erabagi eban.

Bigarrena: 2010eko bagilaren 25ean behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Hirugarrena: 2010eko garagarrilaren 13an Indarlanak enpreseak egindako eskaintza ekonomikoaren justifikazinoa aurkeztu dau.

Argudioak

Lehenengoa: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da alegaziorik ez erreklamazinorik jaso. Bestalde, behin-behinekoz proposatutako esleipendunak emondako epearen barruan bete dauz beraren eginbeharrak, eta, ondorioz, legezko urrats guztiak bete dira behin-behineko esleipena behin betiko bihurtzeko.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: 7.3 exekuzino unidadean aparkaleku bat egiteko obra kontratua behin betiko esleitzea, era honetan:



ENPRESEA: INDARLANAK, S.L. (IFZ: B-95517249)
PREZIOA: 28.264,35 euro (BEZa kanpo).
EXEKUZINO EPEA: Hilebete

BIGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea hamar (10) laneguneko epean, behin betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko dauela, eta holan egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.


*Idazkari andreak arkitektoaren txostena falta dala adierazo dau.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko uztailaren 26an.

ONETSIA
JARDUNEKO ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0