Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2010/07/13

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko maiatzaren 19an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


47.- ERRENTA SAILEKO TOLESGAILUA ALDATZEKO PROZEDURA NEGOZIATUA.

Planteatutako gaia

Errenta Sailerako tolesgailua aldatzea. Prozedura negoziatua publizidade barik. Renting sistema.

Argudioak

Lehenengoa: 2006an egindako renting kontratua amaitzear dago. Azken hilekoa 2010/10/14an izango da. Hori dala-eta, beharrezkoa da beste hornidura prozesu bat hastea.

Bigarrena: Jagokozan baldintza agiri tekniko eta administratiboak egin ondoren, hiru enpresari eskatu jake proposamena aurkezteko:

SELZUR BIZKAIA SA
DIGISYSTEMS
AREAK SL

Hirugarrena: Baldintza agiri tekniko eta administratiboen arabera eskaintzak baloratu ondoren, hauxe daukagu:

SELZUR BIZKAIA SA 179,80 €/hile, BEZa barne
DIGISYSTEMS 177,48 €/hile, BEZa barne.
AREAK SL 160,08 €/hile, BEZa barne.

Halanda ze, AREAK SL enpreseak lortu dau punturik gehien.

Udalari eragiten deutson aurrezpena lizitazino prezioagaz konparatuta: % 20.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: 2010-63 KONTRATUA, AREAK SL enpreseari behin-behinekoz esleitzea, honeekaz ezaugarriakaz:
Xedea: PLEGADORA SELLADORA WELLTEC SYSTEMS-POSTMATE V
Kontratu epea: Berrogeta zortzi (48) hilebete.
Ordaintzeko epea: Hileroko kuota helbideratuta.
Kontratu prezioa:7.683,84 €, BEZa barne.
Garraio kosturik: Ez

Lizitatzaileei erabagi honen barri emotea, alegazinoak aurkeztu ahal izateko hamabost (15) eguneko epearen barruan.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko maiatzaren 24an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0