Udala

Faseak

Zuzenketea

2010/06/30

MIGUEL ANGEL HURTADO PEDROSO jaunak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko ekinaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


14.- 2010-EKO BAGILAREN 9-KO TOKIKO GOBERNU BATZARREKO 11. PUNTUA ZUZENTZEA.

2010eko bagilaren 9ko Tokiko Gobernu Batzarreko 11. puntua, aho batez, zuzentzea erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak, eta holan geratuko da:


*11.- TIC SISTEMA BAT ESKURATU, EZARRI ETA KUDEATZEKO KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

TIC sistema bat eskuratu, ezarri eta kudeatzeko kontratua behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Fondo E-2010 lana sustatzeko kanpainan proiektu hau aurrera eroateko baimena jaso zan.

Bigarrena: 2010eko martiaren 31n izandako batzordean, Tokiko Gobernu Batzarrak, pleguak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Hirugarrena: Proposamenak aurkezteko epean, 4 enpresen eskaintzak jaso ziran.

Argudioak

Lehenengoa: Kontratazino mahaiak, dokumentazino orokorra aztertu ostean, 4 enpresen kaudimena egiaztatutzat emon eban eta dokumentazino ekonomikoa zein hobakuntzen dokumentazinoa zabaldu ondoren, Adituen Komitearen esku itzi eban, egokia zan balorazinoa egiteko.

Bigarrena: Behin Adituen Komitearen txostena jasota, Kontratazino Mahaiak, egokia zan proposamena onetsi eban.


Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Kontratazino mahaiak egindako proposamenari jarraiki, TIC sistema bat eskuratu, ezarri eta kudeatzeko kontratua behin-behinekoz esleitzea, era honetan:

ENPRESEA: HIRITZINET MEDIA, SL (IFZ: B95586947) eta OPINO-MEDIA, SL (IFZ: B98158298) UTE
PREZIOA: 135.655,21 euro (BEZa kanpo). BEZari jagokon zenbatekoa 21.704,83 €-koa da. Guztira, 157.360,04 €.
EXEKUZINO EPEA: 6 hilabete (hobakuntzak kontuan euki barik).
KONTRATU HONETAN LAN EGINGO DABEN LANGILEAK: 3 langile.

BIGARRENA: Kontratuan jaso beharko dira enpreseak aurkeztutako hobekuntza guztiak.

HIRUGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea, behin betiko esleipena egin ahal izateko, jarraian adierazoten dan jarduketea egin beharko dauela:

• UTEa eskritura publikoan eratu.
• Behin betiko bermea jarri (6.782,76 €).

Horretarako hamar (10) laneguneko epea eukiko dau, erabagiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko ekainaren 25ean.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0