Udala

Faseak

BEHIN BETIKO ESLEIPENA

2010/06/25

MIGUEL ANGEL HURTADO PEDROSO jaunak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko ekinaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


16.- TIC SISTEMA BAT ESKURATZEKO, EZARTZEKO ETA KUDEATZEKO KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

TIC sistema bat eskuratzeko, ezartzeko eta kudeatzeko kontratua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Fondo E-2010 lana sustatzeko kanpainan proiektu hau aurrera eroateko baimena jaso zen.

Bigarrena: 2010eko martiaren 31n izandako batzordean, Tokiko Gobernu Batzarrak TIC sistema bat eskuratzea, ezartzea eta kudeatzea, herritarren on-line parte hartzea ahalbidetzeko eta Bermeoko Udalaren eta herritarren artean norantza biko eta etenbako komunikazinoa ahalbidetzeko, norantza biko komunikazinorako lau puntugaz, kontratuaren baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Hirugarrena: Aitatutako kontratazino prozedura Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, eta proposamenak aurkezteko epe barruan, lau (4) enpresen eskaintzak jaso ziren: TEINSOFT SL, CONSULTEK, CBT, COMUNICACION & MULTIMEDIA eta HIRITZINET MEDIA SL - OPINO MEDIA SL (azkenengo biak UTE baten barruan), hain zuzen be.

Laugarrena: Kontratazino mahaiak Adituen Komitera bialdu eban dokumentazinoa eta Komite honek bere txostena luzatu zuen 2010eko bagilaren 8an, bi enpresa azpimarratuz:

“1.- Teknikoki eta hedapen kanpaina egiteko modua aintzat hartuz: Consultec.
2.- Kontratuaren baldintza guztiak aintzat hartuz proiektuaren iraunaldia bikoizteko proposamena aintzat hartuz: Hiritzinet Media – Opinio Media”.

Bosgarrena: Kontratazino mahaiak, egun berean egindako batzarrean, gaia aztertu ondoren, HIRITZINET MEDIA SL – OPINO MEDIA SL enpreseak aukeratu zituen, iraunaldiari garrantzia emonez.


Argudioak

Lehenengoa 2010eko bagilaren 9an izandako batzordean, Tokiko Gobernu Batzarrak, Kontratazino mahaiak egindako proposamenari jarraiki, TIC sistema bat eskuratzeko, ezartzeko eta kudeatzeko kontratua HIRITZINET MEDIA, SL (IFZ: B95586947) eta OPINO MEDIA, SL (IFZ: B98158298), biak batera aurkeztutako enpresei, behin-behinekoz esleitzea erabagi eban.

Bigarrena: 2010eko bagilaren 10ean behin-behineko esleipena Bermeoko Udaleko web orriko kontratugilearen profilean argitaratu zen.

Hirugarrena: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da argitaratuta eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik aurkeztu.

Laugarrena: Bestalde, behin-behineko esleipendunak eginbeharreko jarduketak emondako epean bete dauz: UTE batean batu direla egiaztatzen dauen eskritura publikoa aurkeztea (UTE-ren IKF eta behin betiko bermea ipintea (6.782,76 €), hain zuzen be.

Bosgarrena: Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legeak arautzen dauazan urrats guztiak jarraitu direla kontuan hartuta, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtu daiteke.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: TIC sistema bat eskuratzeko, ezartzeko eta kudeatzeko kontratua HIRITZINET MEDIA, SL (IFZ: B95586947) eta OPINO MEDIA, SL (IFZ: B98158298), biak batera aurkeztutako enpresei, behin betiko esleitzea, era honetan:

ENPRESA: HIRITZINET MEDIA, S.L. Y OPINO MEDIA, S.L. UNION TEMPORAL DE EMPRESAS -UTE HIRITZINET MEIDA Y OPINOMEDIA- (IFZ: U98264948).
PREZIOA: 135.655,21 € (BEZa kanpo). BEZari jagokon zenbatekoa 21.704,83 €-koa da. Guztira, 157.360,04 €.
EXEKUZIO EPEA: Sei (6) hilabete (hobekuntzak kontuan euki barik).
KONTRATU HONETAN LAN EGINGO DABEN LANGILEAK: hiru (3) langile.

BIGARRENA: Kontratuan jaso beharko dira enpresek aurkeztutako hobekuntza guztiak.

HIRUGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinaraztea hamar (10) laneguneko epean, behin-betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko duela, eta horrela egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango duela.






Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko ekainaren 25ean.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0