Udala

Faseak

BEHIN BETIKO ESLEIPENA

2010/06/25

MIGUEL ANGEL HURTADO PEDROSO jaunak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko ekinaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


17.- BOLUMEN HANDIKO HONDAKINEN BILKETA ZERBITZUAREN BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Bolumen handiko hondakinen bilketa zerbitzua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Etxeko bolumen handiko hondakinak batzeko kontratua REZIKLETA, S. COOP. enpreseagaz 2010eko bagilaren 30ean amaitzen da. halanda ze, zerbitzu hau barriro kontratura atara behar da, prozedura ireki bidez.

Kontratua lau urterako izango da (urte bi eta beste urte beteko luzapen bi). Kontratuaren prezioa 114.000 €koa izango da, BEZ kanpo. BEZari jagokon zenbatekoa 7.980 €koa da (Danera 121.980 €).

Kontratuaren prezioa lehen urterako 28.500 €koa da, BEZ kanpo.BEZari jagokon zenbatekoa 1.995 €koa da (Danera: 30.495 €.).

Bilketa zerbitzu honen kostu guztia udalarentzat, bilketa eta azken kudeaketa kontutan edukita, izango litzateke, BEZ barne: 30.495 + 6.000 = 36.495 euro/urtero. Lau urteetarako, 145.980 €.

Bigarrena: 2010eko martiaren 23an, kontu-hartzaileak aldeko txostena egin eban.

Hirugarrena: 2010eko apirilaren 14an, Tokiko Gobernu Batzarrak kontratua bideratzeko Baldintza Tekniko eta Administratiboak onartu ebazan.

Laugarrena: 2010eko apirilaren 14an, kontratazinoaren iragarkia Bizkaiko Buletin Ofizialera bialdu zan eta apirilaren 26an argitaratu zan. Bertan zehazten zan bezala, proposamenak aurkezteko 15 eguneko epea egoan; hau da, maiatzak 11rarte.

Bosgarrena: 3 enpresen proposamenak jaso dira:


1. REZIKLETA, S. COOP.
2. CESPA, S.A.
3. DESTRUDATOS CONFIDENCIAL, S.L.

Seigarrena: “A” gutun-azal guztiak zabaldu ondoren, 2010eko maiatzaren 13an Destrudatos Confidencial S.L. enpreseari bere Kaudimen Profesionala bermatzen dauen ziurtagiria aurkeztea eskatu jakon, hiru laneguneko epean. Ziurtagiri hau epe barruan aurkeztu zan eta ontzat hartu da.

Zazpigarrena: Jasotako proposamenak aztertu ondoren, 2010eko maiatzaren 27an Ingurumen teknikariak txostena emon eban, zera proposatuz: Udaleko kontratua REZIKLETA, S. COOP. enpreseari esleitzea. Kontratua urte birako (2) iraupena izango dau 2010eko garagarrilaren 1ean hasita, eta beste urte bi (2) luzatu egin leike.

Zortzigarrena: 2010eko bagilaren 2an izandako batzarrean, Tokiko Gobernu Batzarrak bolumen handikoen bilketa kontratua REZIKLETA, S. COOP. enpreseari behin-behinekoz esleitzea erabagi eban. Erabagi hau udaleko web orrian argitaratu zan.

Argudioak

Bakarra: Enpresa esleipendunak 2010eko bagilaren 11an behin betiko bermea eta beste ziurtagiri batzuk aurkeztu dauz. Aurkeztutakoa ontzat hartu da.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Udaleko bolumen handiko bilketarako kontratua REZIKLETA, S. COOP. enpreseari esleitzea. Kontratua urte birako (2) iraupena izango dau 2010eko garagarrilaren 1ean hasita, eta beste urte bi (2) luzatu egin daiteke.

Kontratuaren prezioa (luzapenen prezioa barne), 95.579,48 €-koa izango da, BEZ kanpo. BEZari jagokon zenbatekoa 6.690,56 €-koa da. Danera: 102.270,01 €.

Kontratuaren prezioa lehenego urterako, 23.644,87 €koa izango da. BEZari jagokon zenbatekoa 1.655,13 €. Danera 25.300 € .





BIGARRENA: Amaitzeko, administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko. Kontratua 10 egun balioduneko epean formalizatuko da, behin betiko esleipena jakinarazoten den eguneko biharamunetik zenbatzen hasita.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko ekainaren 25ean.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0