Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2010/05/13

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko maiatzaren 12an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


7.- BERMEOKO UDALEKU IREKIAK 2010 ZERBITZUA EMOTEKO KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

Bermeoko Udaleku irekiak 2010 zerbitzua emoteko kontratua behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Azkeneko urteetan, Udaleku Irekiak antolatu dira Bermeon. Honeek harrera oso ona izan dabe herritarren aldetik, Gazte Planak bultzatzen dauen jarduerea da.

Bigarrena: 2010eko apirilaren 14an, Tokiko Gobernu Batzarrak Udaleku Irekien zerbitzua emoteko zerbitzu kontratuari jagokozan administrazino baldintzak eta baldintza teknikoak onartu dauz.

Hirugarrena: 2010eko apirilaren 16an, Aisilan XXI-ek (Kultiba Cambios Culturales), Batun-Batun Aisialdi Kultur Elkarteak eta Suspergintza Elkarteak publizidade bako prozedura negoziatuan parte hartzeko gonbidapenak jaso dabez.

Argudioak

Lehenengoa: 2009ko apirilaren 27an, Aisilan XXI-ek (Kultiba Cambios Culturales) uko egin deutso gonbidapenari.

Bigarrena: 2010eko apirilaren 28an, Suspergintza Elkarteak uko egin deutso gonbidapenari.

Hirugarrena: 2010eko apirilaren 27an, Batun-Batun aisialdi kultur elkarteak bere proposamena aurkeztu dau.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Udaleku Irekiak 2010 zerbitzua emoteko kontratua Batun-Batun aisialdi kultur elkarteari behin-behinean esleitzea.

BIGARRENA: Udaleku Irekien kontratua 28.100 €an esleitzea, BEZ (%8). kanpo. BEZari jagokon zenbatekoa 2.248 €koa da. Guztira: 30.348 €.

HIRUGARRENA: Enpresa esleituari, aitutatutako esleipen horren indarrez, segidan adierazten diran jarduketak burutu beharko dauzala jakinarazotea:

• Behin betiko fidantza jarri (1.405,00 €) eta kontratua, administrazino kontratu bidez formalizatzea.
• Jarduketa horreek burutzeko epea hamabost egunekoa izango da, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.



Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko maiatzaren 13an.

ONETSIA
ALKATEA









Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0