Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2010/05/11

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko maiatzaren 5ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


4.- ZUBIAUR TAR KEPA KALEKO ESKILARAK KONPONTZEKO PROIEKTUAREN IDAZKETA LANAK ESLEITZEKO KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

Zubiaur tar Kepa kaleko eskilarak konpontzeko proiektuaren idazketa lanak esleitzeko kontratua behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2010eko martiaren 24an, Tokiko Gobernu Batzarrak, Zubiaur tar Kepa kaleko eskilarak konpontzeko proiektuaren idazketa lanak esleitzeko administrazino baldintza agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Bigarrena: 2010eko apirilaren 15ean, prozedura negoziatuan parte hartzeko hiru gonbite bialdu dira.

Hirugarrena: 2010eko apirilaren 29an hiru enpresen proposamenak jasotzen dira.

Argudioak

Bakarra: Prozedura negoziatuan parte hartzeko aurkeztutako enpresen dokumentazinoa aztertu ondoren, bai kontratetako gaitasuna eta kaudimenaren dokumentazinoa, bai diru proposamenaren dokumentazinoa egokiak dirala egiaztatu da. Honako honeek izan dira jasotako proposamenak:

- Deñe Uriarte Ormaechea: 16.008 € (BEZ barne)
- Matias Varona Peña: 16.472 € (BEZ barne)
- Pablo Basterrechea Astorquiza: 15.380 € (BEZ barne)

Administrazino baldintza agirietan, esleipena egiterakoan irizpide honeek kontutan hartuko dirala xedatzen da:
• Prezioa: 50 punturaino
• Exekuzino epea: 50 punturaino

Jasotako hiru proposamenetan ez dabe epearen inguruan ezer adierazoten beraz, prezioa bakarrik hartuko da kontutan.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA Zubiaur tar Kepa kaleko eskilarak konpontzeko proiektuaren idazketa lanak esleitzeko kontratua behin-behinekoz Pablo Basterrechea Astorquizari esleitzea, 15.380 euroan (BEZ barne).

BIGARRENA: Pablo Basterrechea Astorquizari jakinarazotea 15 eguneko epean, behin-behineko esleipenaren iragarkia kontratugilearen profilean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, konpultsau barik daukazan agiriak (halan izatekotan) konpultsau beharko dauzala eta behin betiko bermea jarri beharko dauela, eta holan egin ezean, behin-behineko esleipena bertan behera geratuko dala.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko maiatzaren 10ean.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0