Udala

Faseak

BEHIN BETIKO ESLEIPENA

2010/04/12

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko apirilaren 7an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


7.- FUTBOL ZELAIKO ARGINDAR SAREA EGOKITZEKO LANAK BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Futbol zelaiko argindar-sarea egokitzeko lanak behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2010eko martxoaren 17an Tokiko Gobernu Batzarrak Arraun Elkarteko argindar-sarea egokitzeko obrea behin-behinekoz esleitzea erabagi eban.

Bigarrena: 2010eko martxoaren 22an behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Argudioak

Bakarra: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da alegaziorik ez erreklamazinorik jaso. Bestalde, behin-behinekoz proposatutako esleipendunak emondako epearen barruan bete dauz beraren eginbeharrak, eta, ondorioz, legezko urrats guztiak bete dira behin-behineko esleipena behin betiko bihurtzeko.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Futbol zelaiko argindar-sarea egokitzeko obrea behin betiko esleitzea, era honetan:

ENPRESEA: TECUNI, SA (IFZ: A-48081780)
PREZIOA: 44.190,60 euro (BEZa kanpo). BEZari jagokon zenbatekoa 7.070,50 €-koa da. Guztira, 51.261,10 €.
EXEKUZINO EPEA: Hilebete.
OBRA HONETAN LAN EGINGO DABEN LANGILEAK: 4 langile, horreetatik 1 langabeziatik kontratautakoa izango da, INEMen lan eskaintzea bideratuta.
HOBAKUNTZAK: Kontratuan jaso beharko dira enpresak aurkeztutako hobakuntza guztiak.

BIGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea hamar (10) laneguneko epean, behin betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko dauela, eta holan egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko apirilaren 12an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0