Udala

Faseak

BEHIN BETIKO ESLEIPENA

2010/04/12

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko martxoaren 31n Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


2.- 20.3 EXEKUZINO UNIDADETIK INDUSTRIALDE BARRIRA SARREREA EGITEKO PROIEKTUAREN 2. FASEA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

20.3 exekuzino unidadetik industrialde barrira sarrerea egiteko proiektuaren II. faseko obra kontratua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2010eko zezeilaren 17an Tokiko Gobernu Batzarrak 20.3 exekuzino unidadetik industrialde barrirako sarrerea egiteko proiektuaren II. faseko obra kontratua behin-behinekoz esleitzea erabagi eban.

Bigarrena: 2010ko zezeilaren 24an behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Argudioak

Bakarra: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik jaso.

Bestalde, behin-behinekoz proposatutako esleipendunak emondako epearen barruan bete dauz bere eginbeharrak eta, ondorioz, legezko urrats guztiak bete dira behin-behineko esleipena behin betiko bihurtzeko.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Industrialde barrirako sarrerea egiteko proiektuaren II. faseko obra kontratua behin betiko esleitzea, era honetan:

- ENPRESEA: Excavaciones Vda. de Sainz, SA
- PREZIOA: 199.779,02 euro (BEZ barik)
- EXEKUZINO EPEA: 2 hilebete.
- Esleipendunari jakinarazotea, 10 eguneko epearen barruan, kontratua sinatu beharko dauela eta, holan egin ezean, udalak esleipena bertan behera itxi ahal izango dauela.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko apirilaren 12an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0