IRAGARKIA
2010/03/26
“SANCTI SPIRITUS” UDALAREN ZAHARREN EGOITZAKO BEZEROENTZAKO ARRETA PSIKOSOZIALAREN ETA ARRETA BIOSANITARIOAREN ZERBITZUEN KONTRATUA ESLEITZEKO DEIALDIA, PUBLIZITATEAGAZKO PROZEDURA NEGOZIATU BIDEZKOA
IRAGARKIA
1.- Erakunde esleipen emoilea
Erakundea: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua
Espedientearen tramitatzailea: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua
2.- Kontratuaren xedea
Zehaztapena: “Sancti Spiritus” Udalaren Zaharren Egoitzako bezeroentzako Arreta Psikosozialaren zerbitzua eta Arreta Biosanitarioaren zerbitzua ematea.
• Arreta Psikosozialaren zerbitzua: Zaharren Egoitzako bezeroen arreta psikologikoa eta dinamizazio soziokulturalaren zerbitzua.
• Arreta Biosanitarioaren zerbitzua: Zaharren Egoitzako bezeroen errehabilitazio, indarberritze eta mantentze fisikoaren zerbitzua.
Burutzeko lekua: Bermeoko “Sancti Spiritus”
Burutzeko epea: Urte bat.
3.- Tramitazinoa, jardunbidea eta esleipen modua
Tramitazinoa: Ohikoa
Prozedura: Publizitateagazko prozedura negoziatua
4.- Kontratuaren oinarrizko aurrekontua: Kontratuaren prezioa 75.968 €-koa da, BEZ kanpo. BEZari dagokion zenbatekoa 5.317,76 €koa da.
Eskaintzak ordu prezioaren arabera egingo dira. Ondoren zehazten dira zerbitzu bakoitza prestatzeko beharrezko orduak eta ordu bakoitzako oinarrizko prezioa:
• Arreta Psikosoziala zerbitzua: Arreta Psikologikoa eta Dinamizazio Soziokulturala: 7,5 ordu egunean, astelehenetik barikura.
Kontratatuko dan zerbitzu hau era honetan bananduko da: Arreta psikologikoa eta Dinamizazio Soziokulturala jardunaldiaren bi zati bardinetan.
Ordu bakoitzako oinarrizko prezioa:
Arreta Psikologikoa: 26,1 € orduko BEZ barik, BEZari 1,83 € dagokio.
Dinamizazio soziokulturala: 18,31 € orduko BEZ barik, BEZari 1,28 € dagokio.
• Arreta Biosanitarioaren zerbitzua: Errehabilitazio, indarberritze eta mantentze fisikoa: 7,5 ordu egunean, astelehenetik barikura.
Kontratatuko dan zerbitzu hau era honetan emongo da: errehabilitazio, indarberritze eta mantentze fisikoa jardunaldi osoan zehar.
Ordu bakoitzako oinarrizko prezioa:
Errehabilitazio, indarberritze eta mantentze fisikoa: 18,31 € orduko BEZ barik, BEZari 1,28 € dagokio
5.- Behin behineko bermea: Lizitazino prezioaren %3, hau da, 2.438,57 €
6.- Behin betiko bermea: Esleipen prezioaren %5 BEZ kanpo.
7.- Dokumentazinoa eta informazinoa eskuratzea
Lekua: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua
Helbidea: Areilza 4
Herria eta posta kodea: 48370 Bermeo
Telefonoa: 946179160
8.- Esleipendunak betebeharreko baldintza bereziak
Administrazino baldintza zehatzen Agiriko 18. Atalean finkatzen diranak.
9.- Proposamenen aurkezpena
Lekua:
- Erakundea: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuan
- Helbidea: Areilza 4
- Herria eta posta kodea: 48370 Bermeo
- Ordua: 9:00 – 14:00
* Larunbatetan 10:00 – 13:00 (BERH@Z BULEGOA. Ertzilla kalea 6-8 48370 BERMEO)
Epea: 10 egunetan lizitazio iragarkia argitatzen danetik hasita.
Aurkeztu beharreko dokumentazinoa: Administrazino baldintza zehatzen orrian zehazten dana.
10.- Esleipena
Proposamenak, eskaintzak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita hilabeteko epean irekiko dira.
Behin-behineko esleipena gehienez 15 eguneko epean (prezioa bakarrik kontuan hartzen bada) edo 2 hilabeteko epean (irizpide desberdinak baloratzen badira) egingo da proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.
Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat:
1. Eskaintza ekonomikoan hobekuntzak: 60 punturarte baloratuko da.
2. Zerbitzua gauzatzeko proposamen Teknikoa: Enpresak agiri tekniko baten bidez kontratatu nahi dan zerbitzuaren proposamena 30 punturarte baloratuko da.
3. Zerbitzuaren hobekuntzarako proposamenak: Enpresak agiri tekniko baten aurkezten dauzan bestelako hobekuntzak 10 punturarte baloratuko da.
Bermeon, 2010eko martxoaren 26an