Udala

Faseak

BEHIN BEHINEKO ESLEIPENA

2010/03/16

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko martxoaren 10ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


3.- GOIKO PLAZAKO KIOSKOA BARRIZTETAKO LANAK BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Goiko Plazako kioskoa barriztetea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Sabino Arana enparantzako kioskoaren kapela nahiko egoera txarrean dago eta beharrezkoa da konpontzea.

Bigarrena: Lan hori Estatuko Plan E-2010 barruan sartu zan eta 2010eko zezeilaren 24ko Estatuko Idazkariaren erabagiaren ondorioz obra hori egiteko baimena lortu da.

Hirugarrena: Aurrekontu bat eskatu jako Construcciones y Obras Nervion, SL enpreseari.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Goiko Plazako kioskoaren kapela barriztetako lanen kontratu txikia era honetan esleitzea:

- ENPRESEA: Construcciones y Obras Nervión, SL (IFZ: B-48653521)
- PREZIOA: 26.293,00 € BEZ barik, BEZa: 4.206,88 €, DANERA: 30.499,88 €.
- EXEKUZINO EPEA: 2 hilebete.
- OBRA HONETAN LAN EGINGO DABEN LANGILEAK: 4 langile. Horreetatik 1 langabeziatik kontratauko da, INEMen lan eskaintzea bideratuta.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko martxoaren 16an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0