Udala

Faseak

BEHIN BEHINEKO ESLEIPENA

2010/03/16

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko martxoaren 10ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


4.- MUSIKA ESKOLAKO GARBITASUNA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

Musika Eskolako garbitasuna. Behin-behineko esleipena.

Aurrekariak

Lehena: Kontratu honen xedea Musika Eskolako eraikinaren garbiketa lanak egitea da.

Bakarra: Prozedura negoziatua egin da, publizidade barik. Holan, hiru gonbidapen egin badira be, enpresa bakar batek aurkeztu dau eskaintzea:

• LA MODERNA SL

Argudioak

Bakarra: Aurkeztutako dokumentazinoa aztertu ondoren egiaztatu da bat datorrela eskatzen danagaz.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENA: Musika Eskolako garbiketea LA MODERNA SL enpreseari esleitzea behin-behinekoz, 59.081,94 euroan (BEZa kanpo). BEZari jagokon zenbatekoa 9.453,11 €-koa da (Guztira: 68.535,05 €).

BIGARRENA: Kontratuan jaso beharko dira enpreseak aurkeztutako hobekuntza guztiak (eskaintzearen 5. atala).

HIRUGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea, behin betiko esleipena egin ahal izateko, jarraian adierazoten dan jarduketea egin beharko dauela:




• Behin betiko bermea jarri (2.954,10 €).

Horretarako hamabost (15) laneguneko epea eukiko dau, erabagiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko martxoaren 16an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0