Udala

Faseak

BEHIN BEHINEKO ESLEIPENA

2010/03/10

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko martxoaren 10ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:



7.- BERMIBUS ZERBITZUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

“Bermeoko uri-busaren (Bermibus) zerbitzu publikoaren kudeaketea” gauzatzeko zerbitzu kontratuaren behin-behineko esleipena.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2010eko urtarrilaren 20an Tokiko Gobernu Batzarrak “Bermeoko uri-busaren (Bermibus) zerbitzu publikoaren kudeaketea” gauzatzeko zerbitzu kontratuaren baldintza agiriak onartzea eta jagokon deialdia egitea erabagi eban.

Bigarrena: Aitatutako kontratazinoa publizidade eta guztiko prozedura negoziatuaren bidez bideratu da, eta kontratazinoan parte hartzeko proposamena aurkezteko emondako epearen barruan COMPAÑIA AUTOBUSES VASCONGADOS, S.A. eta EXCURSIONES TUÑEZ SANCHEZ, S.L. enpresen proposamenak jaso ziran.

Hirugarrena: Proposamen bien dokumentazinoa osotzeko hiru (3) laneguneko epea emon ostean, EXCURSIONES TUÑEZ SANCHEZ, S.L. enpreseak baino ez eban aurkeztu eskatutako dokumentazinoa epearen barruan. Halanda ze, azpimarratutako enpreseari baino ez jakon bialdu proposamena aurkezteko konbita.

Argudioak

Lehenengoa: Administrazino-baldintza zehatzen orrietako 20. puntuan “B” kartazalean proposamen ekonomikoagaz batera aurkeztu behar dan dokumentazinoa adierazoten da, eta baldintza teknikoen orrietako 2. puntuan eskaintzen diran uri-busek bete beharreko gitxieneko ezaugarri teknikoak zehazten dira.

Bigarrena: Aurkeztutako eskaintza bakarra aztertuta, onartutako baldintza administratibo eta teknikoakaz bat datorrela egiaztatzen da.


Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: “Bermeoko uri-busaren (Bermibus) zerbitzu publikoaren kudeaketea” gauzatzeko zerbitzu kontratua EXCURSIONES TUÑEZ SANCHEZ, S.L. enpreseari esleitzea behin-behinekoz, 62.250,00 €-an (BEZa kanpo). BEZari jagokon zenbatekoa 4.357,50 €-koa da (Danera: 66.607,50 €).

BIGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea, behin betiko esleipena egin ahal izateko, jarraian adierazoten diran jarduerak egin beharko dauzala:

• Ekonomi Jardueren ganeko Zergearen azken ordainagiria aurkeztu, edo zergatik salbuetsita dagoan ziurtagiria, halan bada.
• Behin betiko bermea jarri (3.112,50 €).

Horretarako hamabost (15) laneguneko epea eukiko dau, erabagiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko martxoaren 10ean.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0