Udala

Faseak

BEHIN BEHINEKO ESLEIPENA

2010/02/24

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko otsailaren 17an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


22.- 20.3 EXEKUZINO UNIDADETIK INDUSTRIALDE BARRIRA SARRERA EGITEKO PROIEKTUAREN 2. FASEA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

20.3 exekuzino unidadetik industrialde barrira sarrerea egiteko proiektuaren 2. fasea behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2009ko zemendiaren 18an Tokiko Gobernu Batzarrak 20.3 exekuzino unidadetik industrialde barrira sarrerea egiteko proiektuaren 2. fasea eta administrazino baldintza agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Bigarrena: Prozedura negoziatuan parte hartzeko hiru gonbidapen bialdu dira, honeei enpresei: Contrucciones Legasko, Excavaciones Vda. de Sainz eta Construcciones Lauki.

Hirugarrena: Contrucciones Legasko eta Construcciones Lauki enpresek prozeduran parte hartzeari uko egin deutsie.

Laugarrena: 2010eko urtarrilaren 18an, Excavaciones Vda. de Sainz enpresearen proposamena jaso da.

Argudioak

Bakarra: Prozedura negoziatuan parte hartzeko proposamen bakarra jaso da, Excavaciones Vda. de Sainz enpresearena. Enpresa horren dokumentazinoa aztertu ostean, bai kontratetako gaitasuna eta kaudimenaren dokumentazinoa, bai diru proposamenaren dokumentazinoa egokiak dirala egiaztatu da.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: 20.3 exekuzino unidadetik industrialde barrira sarrerea egiteko proiektuaren 2. faseko obra kontratua, behin-behinekoz, Excavaciones Vda. de Sainz, SA enpreseari esleitzea, 199.779,02 euroan (BEZ barik).

BIGARRENA: Excavaciones Vda. de Sainz, SAri jakinarazotea 15 eguneko epean, behin-behineko esleipenaren iragarkia kontratugilearen profilean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, konpultsau barik daukazan agiriak (halan izatekotan) konpultsau beharko dauzala eta behin betiko bermea jarri beharko dauela, eta holan egin ezean, behin-behineko esleipena bertan behera geratuko dala.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko otsailaren 22an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0