Udala

Faseak

BEHIN BEHINEKO ESLEIPENA

2010/02/11

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko otsailaren 10ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


42.- “LAGUNTZA PSIKOSOZIALA, ERLAZIOZKO ARRETA ETA KOMUNIKAZIO-ARRETA ERAKUNDEETAN” FORMAKUNTZA IKASTAROA EMOTEKO ZERBITZU KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

“Laguntza psikosoziala, erlaziozko arreta eta komunikazio-arreta erakundeetan” formakuntza ikastaroa emoteko zerbitzu kontratua behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2009ko abenduaren 16an Tokiko Gobernu Batzarrak “Laguntza psikosoziala, erlaziozko arreta eta komunikazio-arreta erakundeetan” formakuntza ikastaroa emoteko zerbitzu kontratuaren gastua onartzea, baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi zen.

Bigarrena: 2010eko urtarrilaren 20an Tokiko Gobernu Batzarrak zabaldutako zerbitzu kontratuaren prozedura, publizidade gabeko negoziazio bidez, hutsik deklaretea eta berriro hiru enpresari gonbidapenak bidaltzea erabagi zen.

Hirugarrena: Aitatutako kontratazino prozedura negoziatuan (publizidade gabe) parte hartzeko Anetapre, SL, Babesten, SL eta Hezi eta Ikasi, SL enpreseak gonbidatu dira ondoko emaitzakaz:

• ANETAPRE, SL: proposamenaren sarrera erregistro data/zk.: 2010-02-04/ 2.073 (hala ere, proposamena 2010eko zezeilaren 3an Azkoitiako posta bulegoan aurkeztu zuela jakinarazi eban).
• BABESTEN, SL: proposamenaren sarrera erregistro data/zk.: 2010-02-04/ 2.076.
• HEZI ETA IKASI, SL: proposamenaren sarrera erregistro data/zk.: 2010-02-03/ 1.997.

Argudioak

Lehenengoa: 2010ko zezeilaren 5ean epe barruan jasotako proposamenak aztertu dira eta BABESTEN SL enpresearen proposamena baldintza administratiboakaz bat ez datorrela ikusi da, izan be, dokumentazino osoa gutun-azal berberan aurkeztu dau, Plegu administratiboko 19. baldintza xedatzen dauenaren kontra:

“Lehiatzaileek bi kartazal (A eta B) aurkeztu beharko dituzte itxita. “A” kartazalaren azpititulua hau izango da: “KONTRATATZEKO GAITASUNA ETA KAUDIMENA”. Hona hemen “A” kartazalean aurkeztu beharreko agiriak: (…).
“B” kartazalaren azpititulua hau izango da: “PROPOSAMENA”. Hona hemen “B” kartazalean aurkeztu beharreko agiriak: (…)”.

Bigarrena: Bestalde, ANETAPRE, SL enpreseak aurkeztutako dokumentazinoa osatugabe zegoen, eta informazinoa osotzeko 3 laneguneko epea emon jako.

Enpreseak emondako epean eskatutako dokumentazinoa aurkeztu dau, Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren matrikulan bajarik hartu ez izanaren erantzukizunpeko adierazpena, hain zuzen be.

Hirugarrena: ANETAPRE, SL eta HEZI ETA IKASI, SL enpresen kontratetako gaitasuna eta kaudimenaren dokumentazinoa egokia dala egiaztatu da. Bestalde, eskaintzak onartutako baldintzekaz bat datoz.

Hala ere, bi eskaintzak erkatu ondoren, haien arteko ezberdintasun bakarra prezioen aldean dagoela konprobatu da.

Laugarrena: Enpresen eskaintza ekonomikoa honako hau da:

• ANETAPRE, SL: 51.000,00 € (BEZ kanpo).
• HEZI ETA IKASI, SL: 50.500,00 € (BEZ kanpo).


Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: BABESTEN, SL enpreseak aurkeztutako proposamena plegu administratiboarekin bat ez datorrela deklaratzea eta, beraz, kontratazio prozeduratik kanporatzea.

BIGARRENA: “Laguntza psikosoziala, erlaziozko arreta eta komunikazio-arreta erakundeetan” formakuntza ikastaroa emoteko zerbitzu kontratua HEZI ETA IKASI, SL enpreseari 50.500,00 €-an (BEZ barik) behin-behinekoz esleitzea. Prezioa BEZatik salbuetsita dago.

HIRUGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea behin betiko esleipena egin ahal izateko jarraian adierazoten den jarduera egin beharko dauela:


• Behin betiko bermea jarri (2.525,00 €).

Horretarako hamabost (15) laneguneko epea izango dau, erabagiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko otsailaren 11n.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0