Udala

Faseak

IRAGARKIA

2010/01/28

MUSIKA ESKOLAKO GARBITASUN ZERBITZUA ESLEITZEKO DEIALDIA, PUBLIZITATEAGAZKO PROZEDURA NEGOZIATU BIDEZKOA

LIZITAZIO IRAGARKIA
1.- Erakunde esleipen emoilea
a. Erakundea: Bermeoko Udala.
b. Espedientearen izapidetzailea: Zerbitzu Saila

2.- Kontratuaren xedea
a. Zehaztapena: Musika Eskolako garbitasun zerbitzua emotea izango da.

b. Burutzeko lekua: Musika Eskola, Irakaskintza kalea, z/g.
c. Burutzeko epea: Urte bi, beste urte bi arte luzatu leikena.

3.- Tramitazinoa, jardunbidea eta esleipen modua
a. Tramitazinoa: Ohikoa.
b. Prozedura: publizitateagazko prozedura negoziatua

4.- Kontratuaren oinarrizko aurrekontua: 67.241,38 € lau urterako (2+2), BEZ kanpo. BEZari jagokon zenbatekoa 10.758,62 €.

5.- Behin-behineko bermea: Lizitazino prezioaren %3, hau da, 2.017,24 €.

6.- Behin-betiko bermea: Esleipen prezioaren %5, BEZ kanpo.

7.- Dokumentazinoa eta informazinoa eskuratzea
a. Lekua: Bermeoko Udaleko Berh@z bulegoan.
b. Helbidea: Ertzilla kalea, 6-8
c. Herria eta posta kodea: 48370 Bermeo


8.- Esleipendunak betebeharreko baldintza bereziak

Administrazino baldintza zehatzen Agiriko 18. Atalean finkatzen diranak.

9.- Proposamenen aurkezpena
a. LEKUA: BERH@Z BULEGOA. Ertzilla kalea 6-8 48370 BERMEO
ORDUAK: Astelehenetik barikura 08:30-14:30. Martitzenetan eta eguenatan 16:30 – 19:00. Larunbatetan 10:00 – 13:00. *Udan arratsaldeetan itxita egongo da bulegoa.
b. EPEA: 10 egunetan lizitazio iragarkia argitatzen danetik hasita.
c. Aurkeztu beharreko dokumentazinoa: Administrazino baldintza zehatzen orrian zehazten dana.

10.- Esleipena
Proposamenak, eskaintzak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita hilabeteko epean irekiko dira.
Behin-behineko esleipena gehienez 15 eguneko epean (prezioa bakarrik kontuan hartzen bada) edo 2 hilabeteko epean (irizpide desberdinak baloratzen badira) egingo da proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.
Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat:
- Prezioa: % 70.
- Hobakuntzak: % 20.
- Memoria baloratua: % 10.

Bermeon, 2010eko urtarrilaren 28an.

ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0