Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2010/01/18

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2010eko urtarrilaren 13an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


5.- ERRATZ-MAKINA XURGATZAILE BIREN HORNIDURA KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

Erratz-makina xurgatzaile biren hornidura kontratua behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2009ko urriaren 7an Tokiko Gobernu Batzarrak erratz-makina biren erosketarako baldintza agiri tekniko eta administratiboak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban. Halanda be, kontratazino prozedurea lehiaketa irekia izatea eta tramitazinoari preminatasun izakera onartzea erabagi zan, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeko 96. artikuluan xedatutako eraginetarako.

Bigarrena: 2009ko urriaren 20an Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zan lehiaketa irekiaren lizitazino iragarkia.

Hirugarrena: Aitatutako kontratazino prozeduran honeek eskaintzak aurkeztu dira:

- 2009ko abenduaren 1ean, 19300. sarrera erregistro zenbakiagaz (Elgoibarreko 2087004 posta bulegoan aurkeztuta 2009ko zemendiaren 30ean eta faxez iragarrita egun berean udal bulegoetan): ARRIZABAL.
- 2009ko zemendiaren 30ean, 19174. sarrera erregistro zenbakiagaz: ROS ROCA.
- 2009ko zemendiaren 30ean, 19158. sarrera erregistro zenbakiagaz: GRAU MAQUINARIA I SERVEI INTEGRAL S.A.
- 2009ko zemendiaren 30ean, 19208. sarrera erregistro zenbakiagaz: SISTEMAS Y VEHÍCULOS DE ALTA TECNOLOGÍA, S.A.

Laugarrena: 2009 abenduaren 15ean Kontratazino Mahaiak GRAU MAQUINARIA I SERVEI INTEGRAL SA enpresearen eskaintzea “ausartegi” deklarau eban. Emondako epearen barruan, enpresa horrek 2009ko abenduaren 18ko 20166 sarrera erregistro data eta zenbakiagaz agiria aurkeztu dau, bere eskaintza ekonomikoa unitateko prezioa dala argitzeko, hau da, bere eskaintza 211.200,00 € gehi BEZa dala argitzeko.
Argudioak

Lehenengoa: Enpresa guztien kontratatzeko gaitasuna eta kaudimenaren dokumentazinoa egokiak dirala egiaztatu da.

Bigarrena: 2009ko abenduaren 28ko txostena aztertu ondoren, Kontratazino Mahaiak GRAU MAQUINARIA I SERVEI INTEGRAL S.A. enpreseak emondako azalpena ontzat hartzea erabagi eban.

Hirugarrena: 2009ko abenduaren 23an emondako txosten teknikoaren arabera, SISTEMAS Y VEHÍCULOS DE ALTA TECNOLOGÍA, SA enpreseak aurkeztutako eskaintzea agiri teknikoetan jasotakotik gehiegi urruntzen zela deklarau eban, eta ez zan neurtu bere eskaintzea.

Bestalde, aurkeztutako dokumentazinoa aztertu ondoren eta kalifiketako sistemea kontuan hartuta, hau izan da beste eskaintzetako bakotxaren puntu-kopurua:

Eskaintzak Eskaintza ekonomikoa (0-80) Berme epea handitzea (0-20) Guztira (0-100)
ARRIZABAL 68.59 20 88,59
ROS ROCA 80 0 80
GRAU 75,08 20 95,08


Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Erratz-makina xurgatzaile biren hornidura kontratua (erosketa bidez) GRAU MAQUINARIA I SERVEI INTEGRAL SA enpreseari esleitzea behin-behinekoz, 211.200,00 €-an (BEZa kanpo).

BIGARRENA: Esleipena Bermeoko Udaleko web orriko kontratugilearen profilean argitaratzea.

HIRUGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea behin betiko esleipena egin ahal izateko jarraian adierazoten den jarduketea egin beharko dauela:


• Behin betiko bermea jarri (10.560,00 €).

Horretarako hamar (10) laneguneko epea izango dau, erabagiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko urtarrilaren 18an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0