Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2010/01/08

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko abenduaren 30ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


5.- “INTERBENTZIOA ERAKUNDE SOZIO-SANITARIOAN” PRESTAKUNTZA IKASTAROA EMOTEKO ZERBITZU KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

“Interbentzioa erakunde sozio-sanitarioan” prestakuntza ikastaroa emoteko zerbitzu kontratua behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2009ko abenduaren 9an Tokiko Gobernu Batzarrak “Interbentzioa erakunde sozio-sanitarioan” prestakuntza ikastaroa emoteko zerbitzu kontratuaren gastua eta baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Bigarrena: Aitatutako kontratazino prozedurea negoziatua (publizidade barik) izan da, eta kontratazinoan parte hartzeko hiru enpresa gonbidatu dira, honeekaz emoitzakaz:

• ANETAPRE, SL: Ez dau eskaintzarik aurkeztu.
• BABESTEN, SL: Proposamenaren sarrera erregistro datea/zk.: 2009-12-22/ 20.358 izan arren, proposamena 2009ko abenduaren 21ean aurkeztu eban Bilboko 48. posta bulegoan.
• HEZI ETA IKASI, SL: Eskaintza sarrera erregistro datea/zk.: 2009-12-21/ 20.212.

Argudioak

Lehenengoa: 2009ko abenduaren 24an epe barruan jasotako proposamenak aztertu dira, eta enpresen kontratetako gaitasuna eta kaudimenaren dokumentazinoa egokiak dirala egiaztatu da.

Bigarrena: Bestalde, eskaintza guztiak bat datoz onartutako baldintzakaz.

Halanda be, aurkeztutako bi eskaintzak aztertu ondoren, hareen arteko desbardintasun bakarra prezioen aldean dagoala konprobau da.

Hirugarrena: Enpresen eskaintza ekonomikoa honako hau da:


• BABESTEN, SL: 31.500,00 € (BEZa kanpo).
• HEZI ETA IKASI, SL: 31.000,00 € (BEZa kanpo).

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: “Interbentzioa erakunde sozio-sanitarioan” prestakuntza ikastaroa emoteko zerbitzu kontratua HEZI ETA IKASI, SL enpreseari esleitzea behin-behinekoz, 31.000,00 €-an (BEZa kanpo). BEZari jagokon zenbatekoa 4.960,00 €-koa da (danera: 35.960,00 €).

BIGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea behin betiko esleipena egin ahal izateko jarraian adierazoten diran jarduketak egin beharko dauzala:

• Eskatutako dokumentazino orokorraren artean konpultsau barik aurkeztu dan agiria behar dan legez kautotuta edo egiaztatuta aurkeztu beharko dau: jagokon erregistro publikoan behar dan legez erregistrautako eskritura edo eratze dokumentua, estatutuak edo sortze data, hain zuzen be.

• Behin betiko bermea jarri (1.550,00 €).

Horretarako hamabost eguneko epea izango dau, erabagiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko urtarrilaren 8an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0