Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2010/01/08

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko abenduaren 30ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


3.- BIZKAIKO ARRAIN KONTSERBA INTERPRETAZINO GUNERAKO DIBULGAZINO PROIEKTUA GARATZEKO ZERBITZU KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Bizkaiko arrain kontserba interpretazino gunerako dibulgazino proiektua garatzeko zerbitzu kontratua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2009ko abenduaren 2an Tokiko Gobernu Batzarrak Bizkaiko arrain kontserba interpretazino gunerako dibulgazino proiektua garatzeko zerbitzu kontratua behin-behinekoz esleitzea erabagi eban.

Bigarrena: 2009ko abenduaren 9an behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Argudioak

Lehenengoa: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da argitaratuta eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik aurkeztu.

Bigarrena: Behin-behineko esleipendunak egin beharreko jarduketea emondako epearen barruan egin dau.

Hirugarrena: Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeak arautzen dauzan urrats guztiak jarraitu dirala kontuan hartuta, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtu leiteke.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Bizkaiko arrain kontserba interpretazino gunerako dibulgazino proiektua garatzeko zerbitzu kontratua ZORROZUA ASOCIADOS enpreseari behin betiko esleitzea.
BIGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea hamar (10) laneguneko epean, behin betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko dauela, eta holan egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko urtarrilaren 8an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0