Udala

Faseak

Behin behineeko esleipena

2010/01/08

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko abenduaren 30ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


4.- BERMEOKO UDALEKO OSASUN ZAINTZA ETA HIGIENE INDUSTRIALEKO ESPEZIALITATEAK ESKAINTZEKO ZERBITZU KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Planteatutako gaia

Bermeoko Udaleko osasun zaintza eta higiene industrialeko espezialitateak eskaintzeko zerbitzu kontratua behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2009ko zemendiaren 25ean, 1458. Alkatetza Dekretuz, prozedura negoziatuaren bidezko higiene industriala eta osasun zaintzako espezialitateak kontratetako baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi zan.

Bigarrena: Horren arabera, baimendutako 3 Kanpoko Prebentzino Zerbitzuri prozedura negoziatuan parte hartzeko konbita egin jaken.

Hirugarrena: Eskaintzak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 17an amaitu zan, eta 3 proposamen jaso ziran.

Argudioak

Lehenengoa: Eskaintzen proposamenak aztertu ostean, administrazino-baldintza teknikoetako 5. puntuan esleipena egiteko bidea eta modua adierazten daben erispideak kontuan hartuta, honeei jagoken balioztapena egin zan.

Bigarrena: Administrazino-baldintza teknikoetako 4. puntuan adierazoten dira aurkezten diran eskaintzek euki beharreko gitxieneko edukia. Horren arabera, eskaintza batek ez dau bermatzen gitxieneko edukia, ez dauelako adierazoten puntu horretako b) eta d) ataletan eskatzen dana; halanda ze, baztertuta geratzen da.

Hirugarrena: Esleipen erispideak kontuan hartuta, 2 eskaintza bakarrik baloratu dira, eta honeek izan dira emoitzak.

 SEGURTEK.......................................................... 90 puntu
 PREVENOR.......................................................... 91,88 puntu

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Bermeoko Udaleko osasun zaintza eta higiene industrialeko espezialitateak eskaintzeko prozedura negoziatuaren bidezko zerbitzu kontratua PREVENOR enpreseari esleitzea behin-behinekoz, puntu gehien atara dauen proposamena dalako.

BIGARRENA: PREVENOR enpreseari jakinarazotea, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 15 eguneko epean konpultsau barik daukazan agiriak (halan izatekotan) konpultsau beharko dauzala, eta behin betiko bermea jarri beharko dauela, eta holan egin ezean, behin-behineko esleipena bertan behera geratuko da.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko urtarrilaren 8an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0