Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2009/12/09

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko abenduaren 2an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


21.- BIZKAIKO ARRAIN KONTSERBA INTERPRETAZINO GUNERAKO DIBULGAZINO PROIEKTUA GARATZEKO ZERBITZU KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea
Bizkaiko arrain kontserba interpretazino gunerako dibulgazino proiektua garatzeko zerbitzu kontratua behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko urriaren 21ean izandako batzordean, Bizkaiko arrain kontserba interpretazino gunerako dibulgazino proiektuko edukinen ideia lehiaketako oinarriak eta deialdia onartzea erabagi eban.

Bigarrena: 2009ko zemendiaren 27an izandako batzarrean izendatutako epaimahaiak proiektuen balorazinoa egin eban, baldintza agirietan finkatutako erispideen arabera.

Argudioak

Bakarra: Epaimahaiak egindako balorazinoaren arabera, puntu gehien atara dauzan proiektua Zorrozua Asociados enpreseak aurkeztutakoa da eta, ondorioz, enpresa honi esleitu behar jako, behin-behinekoz, zerbitzu kontratu hau.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Bizkaiko arrain kontserba interpretazino gunerako dibulgazino proiektua egiteko zerbitzu kontratua ZORROZUA ASOCIADOS enpreseari esleitzea, 25.431 euroan, BEZa kanpo (BEZa barne: 29.500 €).

BIGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea behin betiko esleipena egin ahal izateko jarraian adierazoten diran jarduerak egin beharko dauzala:


• Eskatutako dokumentazino orokorraren artean konpultsau barik aurkeztu diran agiriak behar dan legez kautotuta edo egiaztatuta aurkeztu beharko dauzala

• Behin betiko bermea jarri (1.271,55 €).

Horretarako hamabost eguneko epea izango dau, erabagiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko abenduaren 4an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0