Udala

Faseak

EPAIMAHAIA IZENDATZEA

2009/11/26

1459. ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA


BIZKAIKO ARRAIN KONTSERBA INTERPRETAZINO GUNERAKO DIBULGAZINO PROIEKTUKO EDUKINEN IDEIA LEHIAKETAKO EPAIMAHAIA IZENDATZEA.

Xedea

Bizkaiko arrain kontserba interpretazino gunerako dibulgazino proiektuko edukinen ideia lehiaketako epaimahaia izendatzea.

Aurrekariak

Bakarra: Udal Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko urriaren 21ean izandako batzordean, Bizkaiko arrain kontserba interpretazino gunerako dibulgazino proiektuko edukinen ideia lehiaketako oinarriak eta deialdia onartzea erabagi eban.

Argudioak

Bakarra: Oinarri horreen arabera, Epaimahai bat egongo da eta, eraketa, era orokor batetan agertzen bada be, Epaimahaiko kideen izendapena egin behar da, abstentzino edo errekusazino kausarik egongo balitz, parte hartzaile eta mahaikideek, kausa horreek alegatzeko eskubidea izan daiezan.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, honakoa erabagi dot:

LEHENENGOA: Bizkaiko arrain kontserba interpretazino gunerako dibulgazino proiektuko edukinen ideia lehiaketako epaimahaierako, kide honeek izendatzea:

LEHENDAKARIA: Xabier Legarreta jauna (Udaleko Alkatea).

KIDEAK:

Maite Etxebarria andrea (Bermeoko Udaleko Merkataritza, Sustapena eta Turismo Saileko zinegotzi delegatua).
Iñigo Imatz jauna (Bermeoko Udaleko Urigintza, Obra eta Ingurumen Saileko zinegotzi delegatua).
Gaizka Gabantxo jauna (zinegotzia).
Idurre Bideguren andrea (zinegotzia).


TEKNIKARIAK:

Begoña Gangoiti andrea (Turismo bulegoko zerbitzuko arduraduna)
Jon Goitia jauna (Berualako arkitektoa)
Teresa Casanovas andrea (Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Saileko teknikaria).

IDAZKARIA: Karmele Muñoa andrea (Udaleko jarduneko idazkaria)

BIGARRENA: Erabagi hau, web orrian argitaratzea, publikoa izan daiten.




Bermeon, 2009ko azaroaren 26an
ALKATEA

NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARIA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0