Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2009/11/25

1444. ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA


Xedea

“Interbentzioa erakundetako higiene eta osasun arretan” formakuntza ikastaroa emateko zerbitzu kontratuaren behin betiko esleipena.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2009ko irailaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak “Interbentzio erakundeetako higiene eta osasun arretan” prestakuntza ikastaroa emateko zerbitzu kontratuaren gastua onartzea, baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabaki zuen.

Bigarrena: Aitatutako kontratazio prozedura publizitate gabeko negoziazio bidez bideratu da eta kontratazioan parte hartzeko hiru (3) enpresari gonbidapenak bidali ostean, 2009ko urriaren 21ean Tokiko Gobernu Batzarrak “Interbentzio erakundeetako higiene eta osasun arretan” prestakuntza ikastaroa emateko zerbitzu kontratua HEZI ETA IKASI, SL enpresari behin-behinekoz esleitzea erabaki zuen.

Hirugarrena: 2009ko urriaren 28an behin-behineko esleipena Bermeoko Udaleko web orriko kontratugilearen profilean argitaratu zen.

Argudioak

Lehenengoa: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen duen denbora egon da argitaratuta eta, epe horretan, ez da alegaziorik ez erreklamaziorik aurkeztu.

Bigarrena: Bestalde, behin-behineko esleipendunak eginbeharreko jarduketak emandako epean bete ditu: kautotuta edo egiaztatuta eskatutako dokumentazioa aurkeztea eta behin-betiko bermea jartzea (1.550,00 €), hain zuzen ere.

Hirugarrena: Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legeak arautzen dituen urrats guztiak jarraitu direla kontuan hartuta, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtu daiteke.

Erabagia

Aurreko guztia kontuan hartuta, honako hau erabagi dot:

LEHENENGOA: “Interbentzio erakundeetako higiene eta osasun arretan” prestakuntza ikastaroa emateko zerbitzu kontratua HEZI ETA IKASI, SL enpresari behin betiko esleitzea.

BIGARRENA: Kontratuaren prezioa 31.000,00 €-koa (BEZ kanpo) izango da. BEZari dagokion zenbatekoa 4.960,00 €-koa da (Danatara: 35.960,00 €).

HIRUGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinaraztea hamar (10) laneguneko epean, behin-betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko duela, eta horrela egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango duela.




Bermeon, 2009ko azaroaren 24an
ALKATEA

NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARIA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0