Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2009/10/28

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko urriaren 21ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


18.- “INTERBENTZINO ERAKUNDEETAKO HIGIENE ETA OSASUN ARRETAN” FORMAKUNTZA IKASTAROA EMOTEKO ZERBITZU KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

“Interbentzino erakundeetako higiene eta osasun arretan” formakuntza ikastaroa emoteko zerbitzu kontratua behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2009ko irailaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak “Interbentzino erakundeetako higiene eta osasun arretan” prestakuntza ikastaroa emoteko zerbitzu kontratuaren gastua onartzea, baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Bigarrena: Aitatutako kontratazino prozedurea negoziatua (publizitaterik gabe) izan da eta kontratazinoan parte hartzeko ondoko hiru enpresa hauek gonbidatu dira:

• ANETAPRE, SL
• BABESTEN, SL
• HEZI ETA IKASI, SL

Hirugarrena: Emondako epe barruan, gonbidatutako enpresa guztiek bere proposamena aurkeztu dabe.

Argudioak

Lehenengoa: 2009ko urriaren 20an jasotako eskaintza guztiak aztertu dira, eta enpresa guztien kontratetako gaitasuna eta kaudimenaren dokumentazinoa egokia dela egiaztatu da.

Bigarrena: Bestalde, proposamen guztiak onartutako baldintzakaz bat datoz.

Hala ere, hiru proposamenak erkatu ondoren, haien arteko ezberdintasun bakarra prezioen aldean dagoela konprobatu da.


Hirugarrena: Enpresen eskaintza ekonomikoa ondokoa da:

ANETAPRE, SL 31.500,00 €
BABESTEN, SL 31.500,00 €
HEZI ETA IKASI, SL 31.000,00 €


Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: “Interbentzino erakundeetako higiene eta osasun arretan” prestakuntza ikastaroa emoteko zerbitzu kontratua HEZI ETA IKASI, SL enpreseari 31.000,00 €-an (BEZ kanpo) behin-behinekoz esleitzea. BEZari jagokon zenbatekoa 4.960,00 €-koa da (Danera: 35.960,00 €).

BIGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea behin betiko esleipena egin ahal izateko jarraian adierazoten diren jarduketak egin beharko dauzala:

• Eskatutako dokumentazino orokorraren artean konpultsatu barik aurkeztu diren agiriak, behar bezala kautotuta edo egiaztatuta aurkeztu beharko dauzala, batik bat:

- Jagokon Erregistro publikoan behar bezala erregistratutako eskritura edo eratze dokumentua, estatutuak edo sortze data.
- Administrazinoagaz kontratatu ahal dauela egiaztatzen dauen eskritura edo ziurtagiria, proposamena sinatzen dauenaren alde.
- Arduradunaren NAN.
- Ekonomi Jardueren gaineko Zergan, kontratuaren gaiari jagokon epigrafean hain zuzen be, alta emon deutsoela frogatzeko, lehiatzaileak alta-agiria aurkeztuko dau, uneko ekitaldian bertan hartua badau, edo EJZren azken ordainagiria, gainerako kasuetan.

• Behin betiko bermea jarri (1.550,00 €).

Horretarako hamabost eguneko epea izango dau, erabagiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.







Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko urriaren 28an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0