Udala

Faseak

Behim betiko esleipena

2009/09/29

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko irailaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:



7.- LAMERAKO PARKEAN JOLAS GUNE BAT EREGITEKO OBRA KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Lamerako parkean jolas gune bat eregiteko obra kontratua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2009ko abuztuaren 19an Tokiko Gobernu Batzarrak Lamerako parkean jolas gune bat eregiteko obra kontratua behin-behinekoz esleitzea erabagi eban.

Bigarrena: 2009ko abuztuaren 19an behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Argudioak

Bakarra: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik jaso. Bestalde, behin-behinekoz proposatutako esleipendunak emondako epearen barruan bete dauz bere eginbeharrak eta, ondorioz, legezko urrats guztiak bete dira, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtzeko.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Lamera parkean jolas-gune bat eregiteko obra kontratua behin betiko esleitzea, era honetan:

- ENPRESEA: JUEGOS KOMPAN, SA
- PREZIOA: 146.326,50 euro (BEZ barik)
- EXEKUZINO EPEA: Sei aste
- Esleipendunari jakinarazotea, 10 eguneko epearen barruan, kontratua sinatu beharko dauela eta, holan egin ezean, udalak esleipena bertan behera itxi ahal izango dauela.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko irailaren 25ean.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0