Udala

Faseak

IRAGARKIA

2008/07/21

IRAGARKIA
1.—Erakunde esleipen emoilea
a) Erakundea:Bermeoko Udala.
b) Espedientearen tramitatzailea:Urigintza, Obra eta Ingurumen
Saila.
c) Espediente zenbakia:1.4.2./ 04-02.
2.—Kontratuaren xedea
a) Zehaztapena:Bermeoko Udal kiroldegiko teilatuan 15 Kw-ko
instalazio fotoboltaikoa hornitzea eta instalatzea.
b) Burutzeko lekua:Bermeon.
c) Burutzeko epea:Lau hilabete.
3.—Tramitazinoa eta prozedura
a) Tramitazinoa:Ohikoa.
b) Prozedura:Prozedura irekia publizitatearekin.
4.—Lizitazinoaren oinarrizko aurrekontua
Gehienez 5,8 euro/Wp instalatuko izango da, %16 BEZ
kanpo. Instalazioaren mantenu kontratuak ez du 350 euro/urteko
prezioa gaindituko, BEZ barne.
5.—Behin-betiko bermea
Esleipen prezioaren %5a, BEZ kanpo.
6.—Dokumentazinoa eta informazinoa eskuratzea
a) Plegu teknikoa eta administratiboa: Berah@z bulegoa.
7.—Parte hartzeko eskarien aurkezpena
a) Lekua:Berh@z bulegoa. Ertzilla kalea, 6-8. 48370 Bermeo.
Orduak:Astelehenetik barikura 08:30 - 14:30. Martitzenetan
eta eguenatan 16:30 - 19:00. Larunbatetan 10:00 - 13:00.
Udan arratsaldeetan itxita egongo da bulegoa.
Epea:15 egun naturalak lizitazioa iragarkia publikatzen den
hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazinoa:Administrazio baldintza
zehatzen orrian zehazten dana.
8.—Proposamenen aurkezpena
a) Lekua:Berh@z bulegoa. Ertzilla kalea, 6-8. 48370 Bermeo.
Orduak:Astelehenetik barikura 08:30 - 14:30. Martitzenetan
eta eguenatan 16:30 - 19:00. Larunbatetan 10:00 - 13:00.
Udan arratsaldeetan itxita egongo da bulegoa.
Epea:15 egunetan, gonbitea bialtzen denetik zenbatzen
hasita.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazinoa:Administrazio baldintza
zehatzen orrian zehazten dana.
9.—Esleipena
Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta gero, hilabeteko
epean gehienez (144.1. Art), Kontratazio Mahaiak epe eta modu
egokian jasotako dokumentazinoa («A» kartazala) sailkatuko
dau, eta, dokumentazino horretan akats materialak somatuz gero,
hiru laneguneko epea emango deutso lehiatzaileari akatsa zuzen
daian.
Aurkeztutako eskaintzak («B»kartazala) jendaurrean irekiko dira
Kontratazio Mahaiak erabakitako egunean, eta, «A» kartazalean
egon ahal izan diran akatsak zuzendu eta gero.Telefonoz edo faxez
emongo jake aurretiaz horren barri lehiatzaileei.
Ondoren, eta, hala badagokio, egoki diran txosten teknikoak
egin eta gero, Kontratazino mahaiak esleipena egin behar dauan
Kontratazino Organoari pasako deutso esleipen proposamena.
Behin-behineko esleipena hilabeteko epean egingo da, proposamenak
aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita.
Behin-behineko erabakia lizitatzaileei jakinaraziko zaie. Horrez gain,
web orrialdean edo BAOn publikatuko da.
Behin-behineko esleipenaren erabakiaren jakinarazpena jaso
eta biharamunetik zenbatzen hasita 15 egun balioduneko epean,
behin-behineko esleipenerako proposatuta dagoen lehiatzaileak
honako hauek egin beharko ditu:
a) Behin betiko bermea eta, egoki bada, berme osagarria
jarri.
b) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira,
aldizkari ofizial eta argitaraldi bakar bateko gastuak ordaindu.
c) Administrazio honen bulegoetara etorri, proiektuaren zuinketa
egiaztatzeko eta zuinketa-akta izenpetzeko.
d) Azkenik, administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua
administrazio-agiri gisa formalizatzeko.Kontratua 10 egun balioduneko
epean formalizatuko da, behin-betiko esleipena jakinarazten
den eguneko biharamunetik zenbatzen hasita.
Aurreko epea igarota, behin-betiko esleipena egingo da, hori
web orrialdean publikatuko delarik. Kontratuaren prezioa 100.000
euro baino handiagoa izango balitz, behin-betiko esleipena BAOn
ere publikatuko da.
Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira
kontutan:
—Baldintza ekonomikoak. Aurrekontua eta 10 urterako mantenua:
euroak/Wp (%50a).
—Bermeak eta instalazioa mantentzeko baldintzak (%25a).
—Instalazioaren ezaugarriak (ekipoak eta materialak) (%25a).

ARGITARATURA 2008-07-21 139

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0