Udala

Faseak

BEHIN BEHINEKO ESLEIPENA

2009/09/17

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko irailaren 15ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


15.- “ZAHARREN EGOITZETAKO INTERBENTZINO EKINTZETAN LAGUNTZA” PRESTAKUNTZA IKASTAROA EMOTEKO ZERBITZU KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

“Zaharren egoitzetako interbentzino ekintzetan laguntza” prestakuntza ikastaroa emoteko zerbitzu kontratua behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2009ko abuztuaren 12an Tokiko Gobernu Batzarrak “Zaharren egoitzetako interbentzino ekintzetan laguntza” prestakuntza ikastaroa emoteko zerbitzu kontratuaren gastua onartzea, baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Bigarrena: Aitatutako kontratazino prozedura negoziatua (publizidade barik) izan da eta kontratazinoan parte hartzeko ondoko hiru enpresa gonbidatu dira:

• HEZI ETA IKASI, SL
• BABESTEN, SL
• ANETAPRE, SL

Hirugarrena: Emondako epe barruan eskaintza bakarra aurkeztu zen, ANETAPRE, SL enpresarena, baina dokumentazinoa osatu gabe zegoen.

Laugarrena: Eskaintza osotzeko 3 eguneko epea emon jakon eskaintza aurkeztu eban enpresa bakarrari (ANETAPRE, SL). Enpresak emondako epean aurkeztu eban eskatutako dokumentazinoa.

Argudioak

Bakarra: Aurkeztutako proposamen bakarra aztertuta, onartutako baldintzakaz bat dator.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: “Zaharren egoitzetako interbentzino ekintzetan laguntza” prestakuntza ikastaroa emoteko zerbitzu kontratua ANETAPRE, SL enpreseari 36.000,00 €-an (BEZ kanpo) behin-behinekoz esleitzea. BEZari jagokon zenbatekoa 5.760,00 €-koa da (Danera: 41.760,00 €).

BIGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea behin betiko esleipena egin ahal izateko jarraian adierazoten den jarduketa egin beharko dauela:

• Behin betiko bermea jarri (1.800,00 €).

Horretarako hamabost eguneko epea izango dau, erabagiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko irailaren 17an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0