Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2009/07/01

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko uztailaren 1ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


16.- BOLUMEN HANDIKO HONDAKINEN BILKETA ZERBITZUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Bolumen handiko hondakinen bilketa zerbitzua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2009ko bagilaren 10ean Tokiko Gobernu Batzarrak bolumen handiko hondakinen bilketa zerbitzua emoteko kontratua behin-behinekoz esleitzea erabagi eban.

Bigarrena: 2009ko bagilaren 11n behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Argudioak

Bakarra: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik jaso.
Bestalde, behin-behinekoz proposatutako esleipendunak bere eginbeharrak emondako epean bete dauz eta, ondorioz, legezko urrats guztiak bete dira behin-behineko esleipena behin betiko bihurtzeko.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Bolumen handiko hondakinen bilketa zerbitzua emoteko kontratua Rezikleta S. Coop. enpreseari behin betiko esleitzea, eta esleipendunari jakinarazotea 10 laneguneko epean kontratua sinatu beharko dauela, eta holan egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko uztailaren 1ean.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0