Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2009/05/25

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko maiatzaren 20an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


6.- “OBRA ZIBILEKO PEOIA” IKASTAROA EMOTEKO ZERBITZU KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

“Obra Zibileko Peoia” ikastaroa emoteko zerbitzu kontratua behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2009ko apirilaren 22an Tokiko Gobernu Batzarrak baldintza administratibo eta teknikoak onartu ebazan, eta esleipen jardunbidea hasi zan. (Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legeko 160., 161. eta 162. artikuluetan oinarrituta, testu horren 158. e) artikuluan jasotako kasua dalako).

Bigarrena: Gestion 10 Gestion & Formacion SL, Inutec Diseño SL eta Teknodidaktika S. Coop. enpresei jagokon kontratazinoan parte hartzeko konbita bialdu jaken (Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailak homologautako Zentroen Erregistroan izena emonda egotea –93/2006 Foru Dekretua– beharrezkoa izango da).

Hirugarrena: Gestion 10 Gestion & Formacion SL enpreseak eskaintzea bialdu dau.

Argudioak

Lehenengoa: Parte hartzaileak aurkeztutako eskaintzea aztertuta, hauxe esan leiteke: Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legeko 49. artikuluan adierazotako arrazoiak dirala-eta, kaudimena egiaztatzeko eta ebaluatzeko bideak honakoak izango dira: 64. a) artikuluan eta 67. a) artikuluan azaltzen diranak.

Bigarrena: Gestion 10 Gestion & Formacion SL enpreseak bakarrik aurkeztu dau eskaintzea. Diru proposamena ondorengoa izan da:

GESTION 10, GESTION & FORMACION SL ………………………. 29.820,00 €



Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Gestion 10 Gestion & Formacion SL enpreseari esleitzea, behin-behinekoz, “Obra Zibileko Peoia” ikastaroaren kontratua, 29.820,00 €-an.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko maiatzaren 25ean.


ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0