Udala

Faseak

Behon betiko esleipena

2009/04/28

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko apirilaren 22an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


5.- DOLARIAGA KALEA BARRIZTETAKO OBRA KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Dolariaga kalea barriztetako obra kontratua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Estatuko Gobernuak, zemendiaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu Legegilearen bidez, udal aurrekontuetan agertzen ez diran obrak egiteko laguntza bat emoten dau. 2009ko zezeilaren 13ko erabagiaren bidez, besteak beste, obra hau egiteko laguntzea emon da.

Bigarrena: 2009ko martiaren 9an, Tokiko Gobernu Batzarrak, Ander Deuna kalean aparkaleku bat egiteko proiektua eta administrazino baldintza agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Hirugarrena: Aitatutako kontratazino-prozesua publizidade eta guztiko prozedura negoziatu bidez bideratu ostean, 2009ko apirilaren 8ko Tokiko Gobernu Batzarrean, obrea behin-behinekoz esleitzea erabagi zan.

Laugarrena: 2009ko apirilaren 15ean behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Argudioak

Bakarra: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik jaso.
Bestalde, behin-behinekoz proposatutako esleipendunak emondako epearen barruan bete dauz bere eginbeharrak eta, ondorioz, legezko urrats guztiak bete dira, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtzeko.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Dolariaga kalea barriztetako obra kontratua behin betiko esleitzea, era honetan:

- ENPRESEA: Eder Construcciones, SA (IFZ: A48224257).
- PREZIOA: 266.472,94 €, BEZ barik, BEZa: 42.635,67 €, DANERA: 309.108,61 €.
- EXEKUZINO EPEA: 105 egun.
- OBRA HONETAN LAN EGINGO DABEN LANGILEAK: 5 langile, horreetatik 2 langabeziatik kontratautakoak izango dira.
- Kontratuan jaso beharko dira enpreseak aurkeztutako hobekuntza guztiak.
- Esleipendunari jakinarazotea, 10 eguneko epearen barruan, kontratua sinatu beharko dauela eta, holan egin ezean, udalak esleipena bertan behera itxi ahal izango dauela.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko apirilaren 22an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0