Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2009/04/16

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko apirilaren 1ean udal honetako Osoko Bilkureak erabagi hau agindu dauela:


5.- KALE GARBIKETARAKO ERRATZ-MAKINA BATEN HORNIDUREA RENTING BIDEZ BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

Kale garbiketarako erratz-makina baten hornidurea renting bidez behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Bakarra: Renting bidezko erratz-makina baten hornidura kaleratu da. prozedura irekia izan arren enpresa bakarra aurkeztu da, hain zuzen be, BBVA Renting.

Argudioak

Bakarra: Eskaintzan jasotzen diren ezaugarriak erratz-makinaren baldintza-agirietan jasotakoekin bat datoz. Halaber, makinaren mantenimenturako jarritako baldintzak beteten dira.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Udal Osoko Bilkureak:

BAKARRA: Kale garbiketarako erratz-makina baten hornidurea renting bidez BBVA Renting enpreseari behin-behinekoz esleitzea. Prezioa 174.859,82 € koa da (BEZ kanpo), BEZari jagokon kantidadea 27.977,57 € koa da.



Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko apirilaren 16an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0