Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2009/04/15

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko apirilaren 8an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


34.- DOLARIAGA KALEA BARRIZTETAKO OBRA KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

Dolariaga kalea barriztetako obra kontratua behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Estatuko Gobernuak, zemendiaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu Legegilearen bidez, udal aurrekontuetan agertzen ez diran obrak egiteko laguntza bat emoten dau. 2009ko zezeilaren 13ko erabagiaren bidez, besteak beste, obra hau egiteko laguntzea emon da.

Bigarrena: 2009ko martiaren 9an, Tokiko Gobernu Batzarrak, Ander Deuna kalean aparkaleku bat egiteko proiektua eta administrazino baldintza agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Hirugarrena: Aitatutako kontratazio-prozesua publizidade eta guztiko prozedura negoziatu bidez egin da, eta parte hartzaile honeek aurkeztu dira:

- Bermeosolo S.A.
- Indarlanak S.L.
- Eder Construcciones

Argudioak

Bakarra: 2009ko apirilaren 7an emondako txosten teknikoaren arabera, hauxe izan da eskaintza bakotxak lortutako puntuazinoa:



Eskaintzak
Hobekuntzak
(obra gehiketak)
0-35
Bestelako hobekuntzak
0-15
Obraren metodologia 0-30
Obra egiteko epea (lau hilabete)
0-20


Guztira

Bermeosolo S.A.
28
8%
10
10 90 egun

20
68

Indarlanak S.L.
6,3
1,8% (20 m espaloi)
3
5 100 egun

13,3
27,6

Eder Construcciones
35
10%
10
15 105 egun

10
70

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Dolariaga kalea barriztetako obra kontratua behin-behinekoz esleitzea, era honetan:

- ENPRESEA: Eder Construcciones, SA (IFZ: A48224257).
- PREZIOA: 266.472,94 €, BEZ barik, BEZa: 42.635,67 €, DANERA: 309.108,61 €.
- EXEKUZINO EPEA: 4 hile.
- OBRA HONETAN LAN EGINGO DABEN LANGILEAK: 5 langile, horreetatik 2 langabeziatik kontratautakoak izango dira.
- Kontratuan jaso beharko dira enpreseak aurkeztutako hobekuntza guztiak.

BIGARRENA: Eder Construcciones enpreseari jakinarazotea behin-behineko esleipenaren iragarkia kontratugilearen profilean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 5 eguneko epean, konpultsau barik daukazan agiriak (halan izatekotan) konpultsau beharko dauzala eta behin betiko bermea jarri beharko dauela, eta holan egin ezean, behin behineko esleipena bertan behera geratuko dala.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko apirilaren 14an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0