Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2009/04/03

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko apirilaren 2an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


8.- LANDABASOKO BILTEGIKO TEILATUA BARRIZTATZEKO OBRA KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Landabasoko biltegiko teilatua barriztatzeko obra kontratua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2009ko martiaren 18an, Tokiko Gobernu Batzarrak, Landabasoko biltegiko teilatua barriztatzeko obra kontratua behin-behingoz esleitzea erabagi eban.

Bigarrena: 2009ko martiaren 18an, behin-behineko esleipena, kontratugilearen profilan argitaratu zan.

Argudioak

Bakarra: Behin-behineko esleipenaren iragarkia, legeak agintzen dauan denboran egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da inolako alegazino edo erreklamazinorik jaso.
Bestalde, behin-behingoz proposatutako esleipendunak, bere eginbeharrak emondako epean bete dauz eta, ondorioz, legezko urrats guztiak betetu dira, behin-behineko esleipena, behin betiko bihurtzeko.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Landabasoko biltegiko teilatua barriztatzeko obra kontratua behin betiko esleitzea era honetan:

- ENPRESEA: MONTAJES HNOS. GARCÍA, SA (IFZ: A-48150049).
- PREZIOA: 96.502,34 €, BEZ barik, BEZa: 15.440,37 €, DANERA: 111.942,71 €.
- EXEKUZINO EPEA: 3 hile.
- OBRA HONETAN LAN EGINGO DABEN LANGILEAK: 5 langile, horreetatik 2, langabeziatik kontratautakoak izango dira.
- Kontratuan jaso beharko dira enpreseak aurkeztutako hobekuntza guztiak.
- Esleipendunari jakinarazotea, 10 laneguneko epean, kontratua sinatu beharko dauala eta horrela egin ezean, udalak, kontratua bertan behera itxi ahal izango dauala.


Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko apirilaren 3an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0