Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2009/03/31

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko martxoaren 25ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


9.- NESTOR BASTERRETXEA ARETOAREN USTIAPENERAKO BEHIN BETIKO ESLEIPENA.

Xedea

Nestor Basterretxea Aretoaren ustiapenerako behin betiko esleipena.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2009ko martiaren 4an, Tokiko Gobernu Batzarrak, Nestor Basterretxea Aretoaren ustiapenerako kontratua behin-behingoz esleitzea erabagi eban.

Bigarrena: 2009ko martiaren 6an behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Argudioak

Bakarra: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denboran egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da inolako alegazino edo erreklamazinorik jaso.

Bestalde, behin-behingoz proposatutako esleipendunak bere eginbeharrak emondako epean bete dauz eta, ondorioz, legezko urrats guztiak bete dira, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtzeko.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartua, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Nestor Basterretxea aretoaren ustiapenerako kontratua Bermiopost SL enpreseari behin betiko esleitzea, eta esleipendunari jakinarazotea 10 laneguneko epean, kontratua sinatu beharko dauela, eta, horrela egin ezean, udalak, kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko martxoaren 31n.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0