Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2009/03/30

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko martxoaren 25ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


6.- TALAKO ANDRA MARI AUZOKO ARGITERIAREN OBRA BEHIN BEHINGOZ ESLEIPENA.

Xedea

Talako Andra Mari auzoko argiteriaren obra behin behingoz esleipena.

Aurrekariak

Lehenengoa: Estatuko Gobernuak, zemendiaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu Legegilearen bidez, udal aurrekontuetan agertzen ez diran obrak egiteko laguntza bat emoten dau. 2009ko zezeilaren 13ko erabagiaren bidez, besteak beste, obra hau egiteko laguntzea emon da.

Bigarrena: 2009ko martiaren 4an izandako batzarrean, Tokiko Gobernu Batzarrak, obra honen baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Hirugarrena: Prozedura negoziatua egin da, publizidadeagaz. Horrela izanda be, enpresa bakarra aurkeztu da prozesura:

• PROBISA TECNOLOGÍA Y CONSTRUCCIÓN, S.A.

Laugarrena: Epetik kanpo BERMEOSOLO, S.A. enpreseak egin dau eskaera prozesuan parte hartzeko. Horren ondorioz ez da kontuan hartu.

Argudioak

Bakarra: Aurkeztutako dokumentazinoa aztertu ondoren egiaztatu da zuzena dala.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Talako Andra Mari auzoko argiteriaren obra behin behingoz esleitzea, era honetan:

- ENPRESEA: PROBISA TECNOLOGÍA Y CONSTRUCCIÓN, S.A. (IFZ: A-28105120).
- PREZIOA: 270.209,00 €, BEZ barik, BEZ: 43.233,44 €, DANERA: 313.442,44 €.
- EXEKUZINO EPEA: 3 hile.
- OBRA HONETAN LAN EGINGO DABEN LANGILEAK: 7 langile, horreetatik, 3 langabeziatik kontratautakoak izango dira.
- Kontratuan jaso beharko dira enpreseak aurkeztutako hobekuntza guztiak, besteak beste, obra handitzeko proposamena 29.622,60 eurotan (BEZ barne).




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko martxoaren 25ean.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0