Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2009/03/30

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko martxoaren 25ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


7.- BERMEOKO AUZO-GUNEETARA UR-HORNIDUREA, III. FASEAREN OBREA BEHIN BEHINGOZ ESLEITZEA.

Xedea

Bermeoko auzo-guneetara ur-hornidurea, III. fasearen obrea behin behingoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Estatuko Gobernuak, zemendiaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu Legegilearen bidez, udal aurrekontuetan agertzen ez diran obrak egiteko laguntza bat emoten dau. 2009ko zezeilaren 13ko erabagiaren bidez, besteak beste, obra hau egiteko laguntzea emon da.

Bigarrena: 2009ko martiaren 4an izandako batzarrean, Tokiko Gobernu Batzarrak, obra honen baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Hirugarrena: Prozedura negoziatua egin da, publizidadeagaz. Holan izanda be, enpresa bakarra aurkeztu da prozesura:

• URRE, S.A.

Argudioak

Bakarra: Aurkeztutako dokumentazinoa aztertu ondoren egiaztatu da zuzena dala.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Bermeoko auzo-guneetara ur-hornidura, III. fasearen obrea behin behingoz esleitzea, era honetan:

- ENPRESEA: URRE, S.A. (IFZ: A-48108724).
- PREZIOA: 558.416,11 €, BEZ barik, BEZ: 89.346,58€, DANERA: 647.762,69 €.
- EXEKUZINO EPEA: 6 hile.
- OBRA HONETAN LAN EGINGO DABEN LANGILEAK: 5 langile, horreetatik, 2 langabeziatik kontratautakoak izango dira.
- Kontratuan jaso beharko dira enpreseak aurkeztutako hobekuntza guztiak, besteak beste, obra handitzeko proposamena 209.336,22 eurotan (BEZ barne).



Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko martxoaren 25ean.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0