Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2009/03/18

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko martxoaren 18an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


26.- LANDABASOKO BILTEGIKO TEILATUA BARRIZTETAKO OBREAREN BEHIN-BEHINGO ESLEIPENA.

Xedea

Landabasoko udal eraikineko teilatua barriztetako obrearen behin-behingo esleipena.

Aurrekariak

Lehenengoa: Estatuko Gobernuak, zemendiaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu Legearen bidez, udal aurrekontuetan agertzen ez diran obrak egiteko laguntza bat emoten dau. 2009ko zezeilaren 13ko erabagiaren bidez, besteak beste, obra hau egiteko laguntzea emon da.

Bigarrena: 2009ko martiaren 4an izandako batzarrean, Tokiko Gobernu Batzarrak, obra honen baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi zan.

Hirugarrena: Prozedura negoziatu bidez 3 enpresa gonbidatuak izan dira beraien eskaintzak aurkezteko.

• MONTAJES HNOS. GARCÍA, SA
• CONSTRUCCIONES Y OBRAS NERVION, SL
• COSTRUCCIONES AMURIZA, SL

COSTRUCCIONES AMURIZA, SL enpresreak uko egin deutso idatziz eskaintza aurkezteari.

Argudioak

Bakarra: Aurkeztutako dokumentazinoa aztertu ondoren eta kalifikatzeko sistema kontuan harturik, MONTAJES HNOS. GARCÍA, SA enpreseak puntu gehiago lortu dauz. Puntu-kopuruaren taula honakoa da:



Enpresa Hobekuntzak (0-50) Metodologia
(0-30) Epea (0-20) Guztira
(0-100)
Obra gehitzea
(0-35) Bestelakoak
(0-15)
HNOS. GARCIA 35 0 5 20 60
C. NERVION 0 10 20 20 50


Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Landabasoko udal eraikinaren teilatuaren barriztapenaren obra behin-behingoz esleitzea, era honetan:

- ENPRESEA: MONTAJES HNOS. GARCÍA, SA (IFZ: A-48150049).
- -PREZIOA: 96.502,34€ BEZ barik, BEZ: 15.440,37€, DANERA: 111.942,71 €.
- -EXEKUZINO EPEA: 3 hile.
- -OBRA HONETAN LAN EGINGO DABEN LANGILEAK: 5 langile, horreetatik 2, langabeziatik kontratautakoak izango dira.
- Kontratuan jaso beharko dira enpreseak aurkeztutako hobekuntza guztiak.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko martxoaren 18an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0