Udala

Faseak

BEHIN BEHINEKO ESLEIPENA

2008/08/08

1042. ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA

Planteatutako gaia

Papera eta kartoia biltzeko kontratua behin-behingoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Kontratu hau 2004ko apirilaren 30ean sinatu zan eta ekainaren 1ean hasi zan indarrean ofizialki. Kontratu hau urte baterako sinatu zan, bere helburua PAPERA ETA KARTOIAREN BATZE SELEKTIBOA egitea izan zan.

Bigarrena: Kontratu hau, urtez urte, lau urte-arte luzatu da. Beraz, kontratu hau, datorren 2008ko ekainaren 1ean amaitu da; Beraz, zerbitzu hau barriro be konkurtsora atara behar izan da, publizitate bako prozedura negoziatuaren bidez.

Hirugarrena: 2008ko ekainaren 18an kontratua bideratzeko baldintza tekniko eta administratiboak onetsi ziran eta Tokiko Gobernu Batzarrak onartu ebazan.

Laugarrena: 3 enpresari gonbiteak bidali jakez:

1. CESPA, S.A.
2. REZIKLETA, S. COOP.
3. URAZCA, SERVICIOS Y MEDIOAMBIENTE, S.A.


Argudioak

Lehenengoa: Proiektu honetan parte hartzeko gonbidatutako parte hartzaile bik aurkeztu eben euren eskaintza, hain zuzen be, CESPA eta URAZCA.

Bigarrena: Euren proposamenak aztertu ondoren, hona hemen euren laburpena esleipen erizpidei buruz


CESPA URAZCA
Prezioa:
Lizitazioa, BEZ gabe: 25.486 € 25.445,62 (%-0,16) 23.889,42 (%-6,26)
Hobekuntzak:

Bilketaren aldiztotasuna 24 egun zerbitzutik aparte, udalak aukeratzeko
3200 Lko 3 edukiontzi gehiago batu prezio berdinean (%5 gehiago) Bilketa berezietarako: 10 egun
Gabonetan, jaietan… aparteko egunak (zehaztu gabe)
Edukiontzi gehiago 360 Lko unitate 1 (%5a gehiago)
3200 Lko 5 gehiago jarri 360 Lko 10 unitate arte
Dendetako bilketa 15 puntu, 360 Lko edukiontziak edo kartoi tolestuak, bilketa astero: 8586,7 € + BEZ 360 Lko edukiontziak (puntuak zehaztu gabe) bilketa 2 aldiz astero: 21610 € + BEZ
Sentsibilizazio kanpainak 5500 esku-orri A-4 banatzea: 1485 €
Informazio puntua jaietan: 1800 €
300 kartel A-3 dendetako: 411 €
Dendariei bisita eta inkesta: 1666 € (puntu kopurua zehaztu gabe) Esku-orriak banatzea (kopurua zehaztu gabe): 2352 € +BEZ
Bulego eta dendetan kanpaina (baliabideak zehaztu gabe): 2352 € + BEZ

Beste batzuk Kaleko edukiontzien mantenua doan
Matxura kasuan, 48 ordu baino lehenago ordezko ibilgailua jartearen bermea
Planoak eta ibilbideak eguneratzea Herritarrentzako telefonoz arreta zerbitzua
Planoak digitalizatzea
Bilketa puntuak eta aldizkotasunak hobetzeko azterketa lana doan

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, honako hau erabagi dot:

LEHENENGOA: Udaleko kontratua CESPA, S.A. enpreseari esleitzea urte birako. Kontratuaren prezio osoa 25.445,62 € + 1.781,19 € BEZ = 27.226,81 € /urtero izango da.

Behin-behineko erabagia lizitatzaileei jakinaraziko jake. Horrez gain, web orrialdean edo BAOn publikatuko da.

BIGARRENA: Behin-behineko esleipenaren erabagiaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik zenbatzen hasita 15 egun balioduneko epean, behin-behineko esleipenerako proposatuta dagoen lehiatzaileak honako hauek egin beharko dauz:

a) Behin betiko bermea jartzea. Bermearen zenbatekoa (proposatutako prezioaren %5-a): 1.272,28 €

b) Aurreko epea igarota, behin betiko esleipena egingo da, hori web orrialdean publikatuko dalarik.

c) Azkenik, administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko. Kontratua 10 egun balioduneko epean formalizatuko da, behin betiko esleipena jakinarazten den eguneko biharamunetik zenbatzen hasita.




Bermeon, 2008ko abuztuaren 8an
JARDUNEKO ALKATEA

NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARIA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0