Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2009/03/06

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko martxoaren 4an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


23.- NESTOR BASTERRETXEA ARETOA USTIATZEKO ADMINISTRAZINO EMAKIDEA.

Xedea

Nestor Basterretxea aretoa ustiatzeko administrazino emakidea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2008ko abenduaren 3ko Tokiko Gobernu Batzarrak Nestor Basterretxea aretoa ustiatzeko baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Bigarrena: 2009ko zezeilaren 4ko Tokiko Gobernu Batzarrak Nestor Basterretxea aretoa ustiatzeko administrazino emakidea hutsik deklaretea eta, publizidade bako prozedura negoziatu bidez, beste deialdi bat egitea erabagi eban.

Hirugarrena: 2009ko zezeilaren 5ean, Fides Norte S. Coop., Zuzenean eta Bermiopost enpresei jardunbide negoziatuan parte hartzeko konbita bialdu jaken.

Laugarrena: Eskaintza bakarra Bermiopost SL enpresearena izan da.

Argudioak

Bakarra: Dokumentazinoa aztertuta, proposamena egokia da.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Nestor Basterretxea aretoa ustiatzeko administrazino emakidea Bermiopost SL enpreseari esleitzea behin-behinekoz, aurkeztu dauen eskaintzearen arabera, eta interesdunari jakinarazotea, 15 eguneko epean, falta jakozan agiriak (halan balitz) eta behin betiko bermea aurkeztu beharko dauzala. Holan egin ezean, esleipena bertan behera geratuko da.


Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko martxoaren 6an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0