Udala

Faseak

OHARRA

2009/02/16

Bermeoko Udalak Lamera parkean kiosko barri bat egiteko proiektua idazteko zerbitzu kontratua kaleratu dau. Kontratuaren deialdia zabaldu ostean, zazpi proposamen jaso dira.

Kontratu hau esleitzeko erabiliko dan erispideetariko bat kioskoaren diseinua izango da. Diseinua kontuan hartuta, gehienez 40 puntu emongo dira, eta horreetatik 20 puntu jendaurrean ipini osteko emoitzearen arabera emongo dira.

Hori dala-eta, aurkeztu diran proposamenak Gizarte eta Kultura Etxean ikusi ahal izango dira 2009ko otsailaren 16tik martxoaren 8ra bitartean, eta bertan bakotxak gehien gustetan jakon proposamenari puntuak emoteko aukerea eukiko dau.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0